Pro

Artistak

CAROLINA DURANTE

Litekeena al da traparen garaian gazteek berriro ere bizi osoko gitarren popari begiratzea? Baliteke eta izen berezia ere badu: Carolina Durante. Madrilgo laukoteak musika-munduan sartu eta dena hankaz gora jarri zuen oso denbora gutxian. Punk rock eta noise pop artean dabilen estiloarekin eta EP pare bat eta hit zenbaitekin (‘Cayetano’, ‘El himno titular’ edo ‘En verano, ornitofilia’), bazter guztietan sarrera guztiak agortu zituzten, jaialdi handietan sartu ziren eta multinazional batekin kontratua sinatu zuten. Gogoangarria ia bi urteko ibilbidea besterik ez duen talde batentzat. Beldurrik gabe abestutako letrak, abesti biribilak eta jarrera freskoa, indartsua eta lotsagabea dira talde honen ezaugarriak eta bere belaunaldiko handietako bat izango dela dirudi. Carolina Durante lehenengo aldiz igoko da BIME Liveren agertokira bere debuteko abestiak aurkeztera; pop rock nazionalean aspaldian gogoratzen ez den bezalako debuta izango dela zalantzarik ez dugu.