Pro

Artistak

AITOR ETXEBARRIA

1985. urtean jaiotako Aitor Etxebarria gernikarrak uretako musika-tresnak eta instrumentu elektronikoak uztartzen ditu, eta garrantzi berezia ematen die piano eta sintetizadoreei; horrekin guztiarekin, bere grabazioek joera depresibo nabarmena duten post-rock paisaien artean nabigatzen dute, agertoki minimalista eta bitxi samarretan. Konpositore eta programatzaile honek ez ditu zuzeneko emanaldi asko eskaintzen, eta udazken honetan Bilbon ikusteko zortea izango dugu, disko berria aurkezten; musika ulertzeko bere moduaz gozatzeko aukera oso berezia izango dugu.