Pro

Artistak

AMAIA

Pantailan lehen aldiz agertu zenetik, berezia zela jakin zuen munduak. Amaiaren ahotsak eta karismak Estatu osoa konkistatu zuten. Kopla bat edo pop estiloko hit bat kantatzen, bakarrik pianoarekin edo bandaren laguntzarekin, bere emanaldi bikainen emaitza berdina izaten da beti: txalo-zaparradak eta emozioa. Ez dago errezetarik berezko magia horrentzat; besterik gabe, Amaia agertoki batera igotzen den bakoitzean zerbait berezia gertatzen da. Jendaurrean zuzenekoak eskaini izan ditu Madrilen (Teatro Real antzokian), Iruñean (Gayarre antzokian) eta Bartzelonan (Primavera Sound) eta, oraingoan, Iruñekoak lehen aldiz abestuko du BIME Live jaialdian; Raúl Fernández Refree-k ekoiztutako eta New York eta Argentinan grabatutako diskoa aurkeztuko digu. Lan estimulatzailea izaki, ez dituela gure itxaropenak zapuztuko, eta itxura guztien arabera mugarik gabeko karrera baten hasieran gaudela esan dezakegu.