Pro

Artistak

BANPIRO MAITALEAK (MURSEGO ETA AMORANTE)

Maite Arroitajauregiren bakarkako proiektua da Mursego, eta Iban Urizarrena, berriz, Amorante. Maite txelo-jotzailea izan da Anarirekin, Lisabörekin edo Xabier Montoiarekin; 2009tik 4lau argitaratu du, eta hainbat soinu-banda eta dantzarako eta antzerkirako piezak konposatu izan ditu. Bestalde, Iban Urizarrek bi hamarkada baino gehiago daramatza musikaren munduan: hainbat proiektutan parte hartu izan du (Café Teatro, Mengele Quartet eta abar) eta zenbait artistarekin elkarlanean aritu izan da (bestak beste, Joseba Irazoki edo We are Standard). Bi artistek Bilbon eta egun bakarrean aurkeztuko dute ‘Banpiro maitaleak’ ikuskizuna, bi musikarien errepertorioak uztartzen dituen formatu batean, zuzenekora elkarrekin ekarri ahal izateko. Bitxikeria honekin gozatzeko aukera bakarra izango dugu, beraz, gure jaialdian.