Pro

Artistak

COOPER SAVER

Cooper Saver Los Ángelesetik datorkigu Gauara. Far Away festaren arduradun den Dj hau Permanent Vacation, ESP Institute edo Internasjonal zigiluekin hasi zen bere erreferentziak argitaratzen produktore gisa. Haietan, housearen eta technoaren arteko konexioak aztertzen ditu artista honek sintetizadoreen bidez. Osatu duen soinu bilduma zabalean nabaria da platerekin eta ohol gainean igarotako urte luzeetan lortutako esperientziaren eragina.