Pro

Artistak

DO NOTHING

Do Nothing taldeko Chris Bailey abeslaria, Kasper Sandstrom gitarra-jotzailea, Charles Howarth baxu-jotzailea eta Andrew Harrison bateria-jotzailea Nottingham-etik datoz lehen aldiz Bilbora, BIME Live jaialdian jotzera. Taldearen soinua post-punk eta art-rock estiloen artean dago, eta letra garratz eta ilunak egiten dituzte; indie britainiarraren promesa nagusietako bat dela esan daiteke.