Pro

Artistak

Floating Points Live

Floating Points Live izenaren atzean Sam Shepherd artista eta ekoizle londrestarra aurkituko dugu. 2009. urtean hasi zenetik, Sam-ek laborategi neurozientifiko batean ematen du denbora gehien eta, geratzen zaion denboran, dantza-musika sortzeko baliatzen du bere jakintza guztia. Funk, house edo jazz estiloekin hasi eta soul, garage edo hip hop doinuekin bukatu, bere soinuak edozein forma har dezake. Estiloak nahasteko teknika ezin hobea du Floatings Points-ek Live, eta bere saio pertsonalak ezinbesteko bihurtu dira musika elektroniko abangoardistena maite dutenentzat.