Pro

Artistak

Foals

Talde guztiek ezin dute esan hamarkada oso bat daramatenik arrakastaren gailurrean, modak saihesten eta mundu osoko agertokietan izar izanik, beren amorruari eta jarrerari esker. Foals taldeak bai. Yannis Philippakis karismatikoa buru dutela, britainiarrak beren ibilbidearen errepasoa egitera datoz, berriro ere, Bilbora eta “Everything Not Saved Will Be Lost” azken proiektu arrakastatsua aurkeztera; azken bilduma bi zatitan argitaratu dute eta taldeak orain arte egin duen lanik onenetako bat dela esan daiteke, zalantzarik gabe.