Pro

Artistak

GLEN HANSARD

Glen Hansard irlandarrak Dublingo kaleetan abiatu zuen bere musika ibilbidea 13 urte zituela, eta ONCE filmean egindako lanari esker ospe handia lortu zuen mundu osoan, bai eta abesti onenaren Oskar saria ere. Orain, BIME Liven izango dugu lehen aldiz. Hansardek berezko trebetasuna du bihotza erdibitzen duten baladetan larritasuna islatzeko, eta The Frames taldean edo The Swell Season duoan jardun zuen bi hamarkadetan abilezia berdingabea garatu zuen musikarako; horri esker, bakarlari gisa kaleratu dituen lanak ezinbesteko bihurtu dira generoa maite dutenentzat.