Pro

Artistak

JAMIROQUAI

90eko hamarkadan funk estiloa berpiztearen erantzule izan ostean ikono kategoriara iritsita, Jamiroquai lehen aldiz datoz BIME Live jaialdira ikus-entzule guztiei euren hit ezagunenak eskaintzera. ‘Virtual Insanity’, ‘Cosmic Girl’ edo ‘Little L’ abestiak jada musikaren historian sartu direla esan dezakegu. Jay Kay karismatiko eta nekaezina buru duen talde britainiarrak pop garaikidea indarberritu zuen eta hamarkada oso bateko soinu estiloa markatu zuen; gaur egun ere sumatzen da utzitako arrasto hori.