Pro

Artistak

KAMIXLO

Bala Club kolektiboaren sortzaileetako bat da Kamixlo; sortzez txiletarra eta Brixtonen bizi den ekoizle honen musika energia anarkiko batekin mugitzen da eta genero-konbentzioak hankaz gora jartzeaz gain, emo estiloaren, nu-metal estiloaren edo hardstyle-aren iluntasuna reggaeton ilunenarekin uztartzen du. Hiru EP argitaratu ditu: ‘Demónico’, ‘Angélico’ eta, berrikiago, ‘King Kami’, eta Bala Club kolektiboaren sortzaileetako bat ere bada; Soundcloud-eko webgune bat zen Bala Club, bilakaeraren poderioaz, zigilu bihurtu zena eta, azkenean, Londreseko kluben munduan indar sismiko bihurtu zen. Esate baterako, ENDGAME eta Swan Meat ezagunen abiapuntu izan zen.