Pro

Artistak

KAYDY CAIN

Besteak beste, La Mafia del Amor, Los Santos (Pxxr Gvng ohiak) eta Takers kolektiboetako kide da Kaydy Cain, eta aspaldi gainditu zuen trap-aren etiketa… Horren adierazgarri dira bere bi lan luzeak: ‘Lo mejor de lo peor’ eta ‘Calle Amor’, non reggaeton, dancehall, R&B, salsa, mambo, bachata edo erritmo afrikarrak uztartzen dituen. Espainian ez ezik, Argentina, Txile, Uruguai eta Mexikon ere egin izan ditu kontzertu-birak, eta ez dio beldurrik abestietan Latinoamerikako eragin eta erregistroak txertatzeari, guk ipurdiaz gain, oinak ere kontrolik gabe mugi ditzagun.