Pro

Artistak

KING DOUDOU

Rap eta reggae musikaren zale sutsua, Hugo Douster DJ eta ekoizle frantsesak beti bilatu izan ditu bi estilo horien abiapuntu izan diren mutazioak, eta mundu osoko beste erritmo tradizional batzuekin nahastu izan ditu.

King Doudou proiektuarekin, Latinoamerikako dembow-aren, Boli Kostako “coupé décalé”-aren, AEB hegoaldeko raparen edo Brasilgo “funk dantzaren” arteko lotune komuna bilatzen ari da. Bere dj set-en bitartez, kontinente batetik bestera bidaiatzeko aukera izango dugu, mundu modernotik sortzen diren musika-estilo berri eta berritzaileen bila betiere.