Pro

Artistak

KRAFTWERK

BIME Livek bere datorren edizioan musika garaikideko talderik eragingarrienetako bat izango du. Düsseldorfen eratua 1970ean, Kraftwerk izan zen elektronika ospetsu bihurtu zuen lehenengo taldeetako bat. Genero honetan aitzindariak, inpronta bereizlea eta iraultzailea dute, eta beren lanen pisuak izan duen eragina gaur egunera arte iristen dela esan daiteke. Abangoardiaren erabateko erreferentea, Florian Scheneider, Ralf Hutter, Fritz Hilper eta Henning Schmidten taldeak soinu erabat berriei eman die forma, beren proposamen bereziari lagun egiteko erabiltzen duten estetika ere berezia da: erabat deshumanizatua eta robotikoa. Sartu zituzten teknika berriak eta garatu zuten ekipoa gaur egun toki guztietan presente daude musika modernoan. Soinu elektronikoak beste maila batera eraman zituzten eta gaur egun ezagutzen dugunaren oinarriak finkatu zituzten. XX. mendeko bigarren erdiko kultura musikalean talde honek izan duen eraginaren ondorioz, beren legatua Beatlesenarekin konparatzen da. Bakarrak eta garrantzitsuak, Kraftwerken eragina denboraz eta modez haratago doa.