Pro

Artistak

MARK LANEGAN

Screaming Trees taldea Seattleko grunge munduko talderik nabarmenenetakoa izan zen 1990eko hamarkadan eta talde horretako buruak bi hamarkada baino gehiago daramatza bakarlari gisa. Beste artista batzuekin lankidetzan aritzea gustuko du, ondorioz, Kurt Cobainekin batera aritu zen, Isobell Campellekin (Belle and Sebastianeko bakarlaria) diskoak egin zituen, Queens of the Stone Age eta iaz editatu zuen album bat hainbat musika tresna jotzen dituen Duke Garwood ingelesarekin batera. Bere ahots berezia eta beti inguratzen duen ukitu enigmatikoa ekarriko ditu Bilbora ere, eta zalantzarik ez bere musikaz gozatuko dugula, modu organikoan eta arrakasta handiz uztartzen baititu elektronikoa, bere sustraiak eta gitarra elektriko eta akustiko eklektikoak.