Pro

Artistak

MICHAEL KIWANUKA

Ahots biziki leun eta hunkigarria du Michael Kiwanuka artistak, Otis Redding edo Van Morrison handiarena gogorarazten duena. 2012. urtean ekin zion musikaren munduko ibilbideari “Home again” lanarekin, eta jendea ez ezik, kritikariak ere maitemindu zituen; urte berean, BBC Sound sari garrantzitsua irabazi zuen. Harrezkero hainbat disko kaleratu ditu eta artista ospetsuekin kolaborazioak egin izan ditu, hala nola Dan Auerbach-ekin; Kiwanuka gure garaiko soul estiloa ulertzeko funtsezko figuretako bat bihurtu dela esan dezakegu. “Love & Hate” izan zen bigarren diskoa, eta ahots zoragarria zuela berresteaz gain, konpositore berritzaile eta sailkaezina zela ere argi geratu zen. Bihotzaren barru-barrutik idatzitako abestiak biltzen zituen: ‘Cold Little Heart’ (HBOko ‘Big Little Lies’ seriearen hasierako musika) edo ‘Black Man In A White World’ himnotzat jotzen dira jada, imaginario kolektiboan iraungo duten himnotzat. Londreseko musikaria bigarren aldiz datorkigu BIME Live jaialdira; izan ere, 2015ean ere gure artean izan zen baina oraingoan bere ibilbide bikainaren errepasoa egingo digu. Ziur jaialdiko kontzertu berezi eta paregabeenetako bat izango dela.