Pro

Artistak

MORGAN

Morgan Madrilen sortu zen duela sei urte eta egungo panorama nazionalean erreferentziako talde izatera iritsi da. ‘Air’ da taldearen azken lana, eta diskoa aurkezteko kontzertu gehienetan sarrera guztiak agortzea lortu dute. Abestiak rock amerikarretik abiatzen dira baina folk eta soul estiloetan barrena bidaiatzen dute, Carolina de Juan abeslariaren ahots hipnotikoaren gainean. BIME Live jaialdian, Morgan taldeak zuzeneko zintzoa eskainiko digu, errepidean kilometroak eta kilometroak egin ostean ongi landutakoa.