Pro

Artistak

OMAGO

Laukote bizkaitar honek BBK Soinu Berriak lehiaketa irabazi du eta pop-folk doinuak egiten ditu ukitu amerikarrekin eta 60ko hamarkadako rock dosiekin. Omago 2018 erdialdean osatu zuten Aitziber Omagogeaskoak (ahots nagusia eta gitarra akustikoa), Iñigo Larrazabalek (gitarra elektrikoa) eta Oier Aldekoak (baxua eta teklatua). Hilabeteotan lau abestiko EP bat grabatuko dute Deustuko El Tigre estudioetan eta bideoklip bat egingo dute StereoZona kanalaren kontura.