Pro

Artistak

PEARSON SOUND

Minimalismoa eta erritmo eleganteak dakarzkigu Pearson Soundek, soinu lurralde berrietan barneratzeko inolako beldurrik gabe; horixe da atzean David Kennedy londrestarra duen abangoardiako proiektu honen ezaugarri nagusia. 2008an hasi zen erreferentziak argitaratzen eta, harrezkero, Pearson Sound Erresuma Batuko klub onenetan entzuten da, britainiar elektronikaren proposamen estimulagarri eta hipnotikoenetako bat bihurtuta.