Pro

Artistak

THE DIVINE COMEDY

Neil Hannon azken hamarkadetan pop estiloan eragin handienetakoa izan duen konpositoreetako bat da, oso karismatikoa, eta bere bandaren ‘Office Politics’ lan berriarekin dator jaialdira; disko berria ekainaren 7an kaleratuko dute, baina azaroan aurkeztuko dute zuzenean, hilaren 2an Bilboko BIME LIVE jaialdian hasiko duten aurkezpen-biran.

Irlandan eta Londresen grabatu dute ‘Office Politics’ diskoa, eta Hannon-ek berak idatzi eta produzitu ditu abestiak, baita konponketa lanak egin ere; 16 pistaz osatutako lana ‘tour de force’ modura dator, musika inbentibo eta atenporalez beterik.

The Divine Comedy indie musika britainiarraren talde adierazgarrienetako bat dela esan dezakegu, eta jendearengana heltzeko ahalmen handia duela; Bilboko jaialdian abesti berriak aurkeztuko dizkigute eta hogeita hamar urteko ibilbidearen errepasoa ere egingo dute.