Pro

Artistak

TOPANGA KIDDO

Elektronikaren, musika beltzaren eta erritmo herrikoien aldaera guztien zale sutsua, Topanga Kiddo 2008. urtean hasi zen hautatze-lanetan, musika-kazetari modura egindako lanarekin batera eta, geroago, Madrilgo Brrrrap kolektiboko kidetzat; gaur egun, oraindik ere kolektiboarekin lotuta dago, egoiliar eta sustatzailetzat. Bakalaoaren Ibilbidean hazitakoa izaki, laurogeita hamarreko hamarkadako EBMa du fetixe, baita underground britainiarraren fluktuazio berriak ere, eta kutsu elektronikoa duen eta latitude exotiko eta ezezagunetatik datorren guztiak bereziki erakartzen du: anbibalentzia horri esker, Razzmatazz, Dabadaba edo Sala Caracol aretoetan aritu da musika jartzen.