Chill Mafia, Maikel Delacalle, Frente Cumbiero eta Ana Tijoux-en soinu latinoek markatu zuten jaialdiaren erritmoa

4.500 lagun elkartu ziren Miribillan ekitaldiarekin gozatzeko.

Bad Gyalek eta bere soundsystemak Miribilla guztia perreatzen hastea lortu zuten, autotunea nagusi, dancehalleko hit mitikoen erritmora; Trueno freestyler-aren Mamichula ereserkiak ikus-entzule guztiak zorarazi zituen, argentinarrak berezkoa duen flow horrekin. Natos y Waor-ek  jada mitikoa zen burezurra agurtu zuten bere azken showarekin estadioa hankaz gora utziz, eta Maikel Delacalle kanariarrak ukitu tropikala ekarri zion jaialdiari, reggaetona r&b-arekin eta rap-arekin nahastuta. Chill Mafiak BIME Live jaialdiko agertoki gainera eraman zuen landa-trapa; Iruñeko kuadrilla ganberroenarekin batera, Ana Tijoux txiletar-frantsesaren letra aldarrikatzaileak, Frente Cumbiero taldearen eztanda kolonbiarra eta Laura Sam poetak Juan Escribano ekoizlearekin batera sortu duen proiektua ikusi eta entzun ahal izan genituen jaialdian.

Musika berriro ere bizi-bizi izango dugu Bogotán, BIMEren Amerikako egoitza berrian, 2022ko maiatzaren 4tik 7ra bitarte. Beste urte batez, BIME ekitaldiarekin urteroko hitzordua izango dugu Bilbon, 10. edizioan, 2022ko urriaren 26tik 29ra bitarte, musikaren industrian beste ibilbide batzuk ezartzeko konpromisoa berresteko asmoz; hain zuzen ere, Amerikaren eta Europaren artean fluxu artistiko eta profesionalak ahalbidetu eta biderkatuko dituzten ibilbideak.