Bilbao BBK Live eta BIME LIVE izan ziren nagusi atzoko Iberian Festival Awards jaialdian, Jaialdirik Onenaren saria lortu baitzuten zegozkien kategorietan. Bilbao BBK Live erabateko irabazlea izan da Formatu Handiko Jaialdirik Onenaren alorrean eta BIME LIVEk, aldiz, Indoor Jaialdi Nazional Onenaren saria lortu zuen Vigon atzo gauean ospatu zen Iberian Festival Awards ekitaldian. Bi sariak publikoaren botoei esker eman dira, eta publikoak Bilbao BBK Live eta BIME LIVE aukeratu ditu Iberian Festival sari hauen laugarren edizio honetan izendatutako ehun jaialdiren artean.

Gainera, Bilbao BBK Livek hirugarren aldiz jarraian jaso du beste sari bat ere, artistei egiten zaien Harrerarik Onenarena. Sari hau epaimahai tekniko batek ematen du.

Iberian Festival Awards sariak iberiar penintsulako musika-jaialdiei ematen zaizkie eta musika-jaialdien portugaldar elkarteak antolatutako Talkfest-International Music Festivals Forum-eko zati dira. Iberian Festival Awardsen laugarren edizioa Vigon izan zen atzo gauean, Afundación antzokian.