• BIME LIVE jaialdia udazkeneko jaialdirik handiena dela berretsi da, inoiz izandako ikus-entzuleen kopuru handienarekin
  • Jamiroquai eta Brittany Howard artistak izan ziren gaueko protagonistak, Mark Lanegan-ekin eta Omago hasiberriekin batera
  • BIMEren VII. edizio honetan, Estatuko jaialdi garrantzitsuenetakoen artean sendotuta geratu da topaketa

Jamiroquai britainiarrak izan ziren protagonista ostiralean hasita BEC! aretoan izan den BIME LIVE jaialdiaren azkeneko egunean. 5 agertokiak jendez gainezka egon ziren gau osoan, baina, zalantzarik gabe, Carolina Durante taldearen zaleak izan ziren zaratatsuenak bart; Jamiroquai eta Brittany Howard izan ziren gaueko protagonistak, The Divine Comedy eta Mark Lanegan artistekin batera.

Jaialdia udazkenerako plan perfektua dela argi geratu da aurtengoan, aurreko urteetako ikus-entzuleen kopurua gainditu baita. 21.000 lagun baino gehiago bildu dira, eta horietatik % 64 Bizkaitik kanpokoak ziren: Madril, Bartzelona, Valentzia, Gasteiz eta Donostiatik, batik bat, etorritakoak, baita nazioartetik ere: Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Italia eta Portugaldik.