• Beste 4 artista gehitu zaizkio zerrendari: FoalsFloating PointsFirst Girl on the Moon eta Röyksopp DJ Set, baita Goxo gunea ere, ikus-entzule gazteenentzat eta musika urbanoari eskainita 
  • Udazkeneko indoor jaialdi garrantzitsuena azaroko zubirako plan ezin hobea da eta, horretarako, BIME kanpalekua atondu dute 

BIME LIVE udazkeneko ‘indoor’ jaialdi handiena da, eta zazpigarren edizio honetako artista-zerrendari gehitu zaizkion azken berrikuntzak iragarri dituzte gaur; jaialdia azaroaren 1ean eta 2an izango da, Bilboko BEC! aretoan, eta azaroko zubi horretarako plan ezin hobea izan daiteke soinu garaikideen zaleentzat.  

Talde askok ezin dute esan hamarkada oso bat daramatenik arrakastaren gailurrean, modak saihesten eta mundu osoko agertokietan izar izanik; Foals taldeak bai. Yannis Philippakis karismatikoa buru dutela, britainiarrak beren ibilbidearen errepasoa egitera datoz, berriro ere, Bilbora eta “Everything Not Saved Will Be Lost” azken proiektu arrakastatsua aurkeztera; azken bilduma bi zatitan argitaratu dute eta taldeak orain arte egin duen lanik onenetako eta moldakorretako bat dela esan daiteke, zalantzarik gabe. Disko horretan, dantza-musika indie rock atmosferikoagoarekin uztartzen du, oraingoan ere, maisutasunez, “Titanic ontziaren bizkarreko dantza-festa baterako” moduko giroa sortuz (allmusic.com).  

Foals taldearekin batera, izen gehiago ere iragarri dituzte; hala nola Floating Points, neurozientzian doktore eta ekoizle ospetsu egin den Sam Sephard-en izen artistikoa. 2009. urteaz geroztik dabil jardunean, eta teknika bikaina lortu du estiloak nahasteko garaian; hainbesteraino, ezen bere saio pertsonalak ezinbesteko bihurtu baitira elektronika abangoardistenaren jarraitzaileentzat. Genero desberdinekin esperimentatzen dutelako egin dira ezagun, dantzarako musika iraultzailea eta kutsu epelekoa sortu dutelako, iragan hamarkadako elektronika abangoardistenaren soinuaren bereizgarri; Röyksopp  biko norvegiarrak platerekin nola lan egiten duen erakutsiko digu BIME Live jaialdian, epikoa izateko osagai guztiak dituen dj set batean. First Girl on The MoonJuancar Parlange eta Eneko Cepeda biko post-punkaren proiektu berria da, eta Oso Polita zigiluarekin irailaren 27an argitaratuko duen ‘Scars’ estreinako albuma aurkeztuko du BEC! aretoan; punk, rock, elektronika eta kraut estiloetako atmosfera berezi-bereziak biltzen dituen diskoa da, eta jada aurkeztu dute sekulako aurrerapena: ‘Moon’ singlea.  

Goizaldera arte dantzatu, izerditu eta perreatzeko soinu sexy eta beroenak bilduko dira Goxo gunean 

Goxo gunea trap, R&B, hip hopdancehall eta reggaeton estiloko klub txikia da, jaialdi handi baten barruan. Aurten bigarren edizioa izango du BIME LIVE jaialdian, iaz harrera oso ona izan ostean; gaurkoan, programazio osoa iragarri dute, punta-puntako musika urbanoaren ordezkari esanguratsuenekin. Esate baterako, La Mafia del Amor, Los Santos (Pxxr Gvng ohiak) eta Takers kolektiboetako kide Kaidy Caintrap-aren etiketa aspaldi gainditu zuena. Espainian ez ezik, Argentina, Txile, Uruguai eta Mexikon ere egin izan ditu kontzertu-birak, eta ez dio beldurrik bere konposizioetan Latinoamerikako eragin eta erregistroak txertatzeari, guk ipurdiaz gain, oinak ere kontrolik gabe mugi ditzagun. Coucou Chloe ekoizle, abeslari eta DJ frantsesak estilo handiarekin eta adimentsu jokatzen du bere abestietan esperimentazioarekin, rap-arekin, pop estiloarekin eta erritmo sentsualekin, eta nazioartean arreta erakartzen hasia da, bere abestiak New Yorkeko Modaren Asteko pasarelan entzun zirenetik. Bere emanaldia Goxo guneko unerik garrantzitsuenetako bat izango da, zalantzarik gabe; gune berean, halaber, Kamixlo ere izango dugu. Bala Club-en sortzaileetako bat da Kamixlo, eta genero-konbentzioak hankaz gora jartzen ditu, emo edo nu-metal estiloen iluntasuna reggaeton gogorrenarekin nahastuta. 

Goxo guneko jaiarekin bat egingo dute, halaber, honako hauek: King Doudou, rap eta reggae estiloak Boli Kostako, Brasilgo eta munduko beste txoko batzuetako erritmo tradizionalekin nahastuta; Branko, portugesez mintzo diren herrialdeetan sortutako genero urbanoetan barrena bidaia musikal kitzikagarri eta gozoa egiteko proposamena dakarkigu; Topanga Kiddo hautatzailea, musika-kazetaria eta Brrrrap kolektibo madrildarreko kidea da, eta elektronikaren, musika beltzaren eta herri-erritmoen jarraitzaile eklektikoa da, Bakalaoaren Ibilbide bete-betean hazitakoa; Atodamadre, David Atodamadre DJ eta ekoizlearen proiektua, atmosfera ilunak erritmo latindarrekin fusionatzen dituena; eta Brat Star DJ kanadarra berriro izango dugu Goxo gunean, baina oraingoan bakarrik, 2018an Yung Beef-ekin batera izan baikenuen BIME LIVE jaialdiaren gune beroan. 

BIME LIVE jaialdiko artisten zerrenda ixteko, izen liluragarri eta garaikideak aurki ditzakegu: besteak beste, Jamiroquai musika-ikonoa, hamaika hit-en egileak eta 90eko hamarkadan funk estiloa indarberritu izanaren erantzuleak, Euskadira datoz azkeneko zuzenekoa eskaini zutenetik 14 urte igaro direnean; Kraftwerk alemaniarrak, elektronikaren aitzindariak, 3Dko muntaia ikusgarriarekin mundu osoko arte garaikideko museo garrantzitsuenetan egon direnak; Amaia artista nafarrak Raúl Refree-rekin grabatu du New Yorken diskoa, jendeak hainbeste espero izan duen diskoa, eta hil honen 20an argitaratuko da, abeslari polifazetikoaren etapa berriaren abiapuntu; Michael Kiwanukasakontasun handiko artista, orain guztion ahotan dabilena ‘Cold Little Heart’ abestia ‘Big Little Lies’ seriearen hasieran agertzen denetik; Brittany Howard, Alabama Shakes taldeko abeslari eta liderra, soul doinuz betetako proposamenarekin; edo Moloko taldeko abeslari izandako Róisín Murphy artistaren pop abangoardista eta eszentrikoa. Egitaraua osatzeko, Gaua gunea elektronikaren eta dantzarako soinuen zaleentzako paradisua izango da; aurten honako artista hauen saioez gozatzeko aukera izango dugu: Helena Hauff, punta-puntako ekoizle kañeroenetako bat, bere oinarri industrialekin entzule guztiak nekatu arte dantzan jar ditzakeenaDaphni (aka Caribou), festaren eta hedonismoaren jeinu kanadarra; Pearson Sound londrestarraren minimalismo dotorea, edo Pionalen house estiloa, pop-aren eragina duena.   

Jaialdira etortzen direnek jaialdiko eremuan bertan hartu ahal izango dute ostatu 

Azaroko zubiko jai-egunak izaki, jendea Estatu osotik, Frantziatik eta UKtik etorriko dela espero da eta, horretarako, antolatzaileek kanpalekua antolatu dute BEC! aretoan bertan, ostatu hartzeko hainbat aukerarekin: kanpina, glanpina eta erosotasun guztiak dituzten kapsula berriak.   

Aurten ere, jaialdiak eskerrak ematen dizkie babesle guztiei. Haien laguntzarik gabe ezin izango ganituen BIME LIVEn aurtengo helburuak bete, garapenari nahiz hazkundeari dagokienez. 

BIME 2019 

BIME LIVE
2019ko azaroak 1-2
BEC! Bilbao 

Azaroak 1, ostirala
FOALS
KRAFTWERK 3D
FLOATING POINTS Live
RÖYKSOPP dj set
AMAIA
MORGAN
PHANTOGRAM
AITOR ETXEBARRIA
DO NOTHING
FIRST GIRL ON THE MOON 

Gaua: DAPHNI / PIONAL / COOPER SAVER 
Goxo: KAYDY CAIN live/ COUCOU CHLOE Live/ KING DOUDOU/ KAMIXLO dj set 

 

Azaroak 2, larunbata
JAMIROQUAI
BRITTANY HOWARD of Alabama Shakes 
MICHAEL KIWANUKA
RÓISÍN MURPHY
CAROLINA DURANTE
THE DIVINE COMEDY
GLEN HANSARD
MARK LANEGAN BAND
BANPIRO MAITALEAK (Mursego + Amorante)
LOS ESTANQUES
OMAGO  

Gaua: HELENA HAUFF / PEARSON SOUND / PARK HYE JIN
Goxo: BRANKO Live/ BRAT STAR/ TOPANGA KIDDO/ ATODAMADRE 

Eguneko sarrera: 50 € + gastuak
2 egunetako bonua: 85 € + gastuak.

Salmenta 

BIME PRO
2019ko urriak 30, 31 eta azaroak 1
BEC! Bilbao  

BIME PRO bonua: 80 € + gastuak
BIME PRO + LIVE bonua: 110 € + gastuak.  

Salmenta