• Amaia, Carolina Durante, Mark Lanegan Band, Aitor Etxebarria eta Banpiro Maitaleak (Mursego + Amorante) dira kartelaren lehenengo aurrerapenean
  • BIME PRO motorrak berotzen hasi da musika-industriaren azoka handirako

Jaialdiak ez dira soilik udarako BIME LIVE, udazkeneko ‘indoor’ jaialdirik handiena, azaroaren 1ean eta 2an izango baita Bilboko BECen, berriro ere badator eta bere karteleko lehenengo artisten berri eman nahi du. Kartelburu Kraftwerk alemaniarrak izango dira, elektronikoren aitzindariak, 3Dn egindako ikuskizun harrigarriarekin datoz munduko arte garaikideko museorik nagusienetan arrakasta izan ondoren; eta Amaia, 19 urte besterik ez zituela bere ahotsak eta karismak herrialde osoa konkistatu zuen eta gaur egun bere lehenengo diskoa egiten ari da Raúl Refreerekin New York-en, lan estimulatzailea izaki, itxura guztien arabera mugarik gabeko karrera baten hasieran gaudela esan dezakegu.

Baieztapen gehiago ere baditugu, esaterako, Carolina Durante, Madrilgo laukoteak musika-munduan sartu eta dena hankaz gora jarri zuen oso denbora gutxian, punk rock eta noise pop artean dabilen estiloarekin eta EP pare bat eta hit zenbaitekin (‘Cayetano’, ‘El himno titular’ edo ‘En verano, ornitofilia’), bazter guztietan sarrera guztiak agortu zituzten, jaialdi handietan sartu ziren eta multinazional batekin kontratua sinatu zuten. Egungo musikako ahotsik pertsonalenetako eta enigmatikoenetako batekin gatoz: Mark Lanegan. Screaming Trees taldea Seattleko grunge munduko talderik nabarmenenetakoa izan zen 1980-90eko hamarkadetan eta talde horretako buruak bi hamarkada baino gehiago daramatza bakarlari gisa, maiatzean aterako du disko berria eta BIME LIVEn gozatzeko aukera izango dugu.

Aitor Etxebarria konpositorea eta programatzailea da eta zuzeneko gutxi egiten duen arren, udazken honetan Bilbon izango dugu zorionez bere disko berria aurkezteko; aukera oso berezia bere post-rock paisaiez gozatzeko, agertoki minimalistekin eta ukitu eszentriko batekin. Amaitzeko, jaialdian izango dira Banpiro Maitaleak, Mursego eta Amorante elkartu ondorengo emaitza. Oso formatu berezia eskainiko dute eta bi artisten errepertorioak bat egingo du zuzenean elkarrekin interpretatzeko. Musikari buruzko bi ikuspegi sakon, oso gutxitan interpretatu duten ikuskizuna eta urte osoan ikusteko modua izango den aukera bakarra. Harribitxi bat.

BIME PROk daten berri eman du eta sarrerak salgai jarri ditu

BIME PRO ekitaldian elkartzen da gure mugez barruko eta kanpoko musika-industria osoa eta aurtengo zazpigarren edizioak ere badu data. Hiru egunez, urriaren 30etik azaroaren 1era, BECen izango da! (Bilbao Exhibition Centre) sormenez eta networkingez gainezka egongo da eta musikako azken joeren berri emango da.

Beste urte batez ere BIME PROk programa orokorra izango du, industriako profesionalek emandako hitzaldiz eta panelez beteta eta jarduera berezi batzuk ere izango dira: BIME PRO Fests,jaialdien sektoreko profesionaleentzat zuzendutako topaketa nagusiena, BIME PRO Start Up! Competition, gazte ekintzaileentzako laugarren deialdia; BIME PRO Campus prestakuntza-zikloa eta BIME PRO International Videoclip Challenge, ikus-entzunezko edukiak sortu eta zuzentzen dituzten promesa berriak elkartzen diren gunea. Gainera, BIME CITYko programazioak Bizkaiko hiriburuko aretorik nagusienak beteko ditu bi gauetan, nazio eta nazioarteko mailan azaleratzen ari diren talenturik nabarmenenekin.

BIME 2019

BIME LIVE
1-2 noviembre de 2019
BEC! Bilbao

KRAFTWERK 3D
AMAIA
CAROLINA DURANTE
MARK LANEGAN BAND
AITOR ETXEBARRIA
BANPIRO MAITALEAK (MURSEGO + AMORANTE)

2 eguneko bonua: 65 € + gastuak
Salmenta: https://www.bime.net/live/es/entradas/

BIME PRO
2019ko urriak 30, 31 eta azaroak 1
BEC! Bilbo

BIME PRO bonua: 65 € + gastuak
BIME PRO + LIVE bonua: 95 € + gastuak
Salmenta: https://www.bime.net/pro/es/tickets/