Michael Kiwanuka, Morgan, The Divine Comedy eta Do Nothing sartu dira udazkeneko jaialdiko artisten zerrendan 

90eko hamarkadan funk estiloa indarberritu zuen eta ikono kategoriara goratu den Jamiroquai taldea gehitu zaio BIME LIVE jaialdiko artisten zerrendari; udazkeneko jaialdi nagusiko ikus-entzuleak hunkitzera dator taldea, azkenekoz Euskadin jo zuenetik 14 urte igaro direnean. Jay Kay karismatiko eta nekaezina buru duen talde britainiarrak 27 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan; hamarkada bateko soinu estiloa markatu zuen eta gaur egungo musikariengan ere sumatzen da taldeak utzitako arrasto hori, hala nola Pharrel Williams musikariarengan. Orain egiten ari diren bira oso arrakastatsua izaten ari da jendearen eta kritikaren aldetik; beraz, sasoi betean iritsiko dira Bilbora. BIME LIVE jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 1ean eta 2an izango da, Bilboko BEC! aretoan. 

Ahots biziki leun eta hunkigarria du Michael Kiwanuka artistak, Otis Redding edo Van Morrison handiarena gogorarazten duena. 2012. urtean ekin zion musikaren munduko ibilbideari ‘Home again’ lanarekin, eta jendea ez ezik, kritikariak ere maitemindu zituen; urte berean, BBC Sound sari garrantzitsua irabazi zuen. Harrezkero hainbat disko kaleratu ditu eta artista ospetsuekin kolaborazioak egin izan ditu, hala nola Dan Auerbach-ekin; Kiwanuka gure garaiko soul estiloa ulertzeko funtsezko figuretako bat bihurtu dela esan dezakegu. Londreseko musikaria bigarren aldiz datorkigu BIME LIVE jaialdira; izan ere, 2015ean ere gure artean izan zen baina oraingoan bere ibilbide bikainaren errepasoa egingo digu. Ziur jaialdiko kontzertu berezi eta paregabeenetako bat izango dela. 

Morgan Madrilen sortu zen duela sei urte eta egungo panorama nazionalean erreferentziako talde izatera iritsi da. ‘Air’ da taldearen azken lana, eta diskoa aurkezteko kontzertu gehienetan sarrera guztiak agortzea lortu dute. Abestiak rock amerikarretik abiatzen dira baina folk eta soul estiloetan barrena bidaiatzen dute, Carolina de Juan abeslariaren ahots hipnotikoaren gainean. BIME LIVE jaialdian, Morgan taldeak zuzeneko zintzoa eskainiko digu, errepidean kilometroak eta kilometroak egin ostean ongi landutakoa. 

Neil Hannon azken hamarkadetan pop estiloan eragin handienetakoa izan duen konpositoreetako bat da, oso karismatikoa, eta bera dugu The Divine Comedy taldeko buru. ‘Office Politics’ lan berri eta zoragarriarekin dator taldea berriro jaialdira; disko berria ekainaren 7an kaleratuko dute, baina azaroan hasiko dira zuzenean aurkezten, BIME LIVE jaialdian abiatuko duten bira batean. 

Nottingham-eko Do Nothing laukoa Erresuma Batutik datorren promesa nabarmen horietako bat da, eta jaialdiko zerrendan sartu diren artisten txanda berria itxiko du, kaleratu berri duen singlea jasotzen ari den laudorioekin Gangs’. 

Press kit

BIME PRO CAMPUS+ izen emateak irekita jarraitzen du
Musika industriaren inguruko doako formakuntza honetan parte hartzeko izen emateak irekita jarraitzen du ekainaren 2rarte. Dirulaguntza honek bidaiaren logistika, mantenua eta egonaldia hartzen ditu bere gain. Saritutako 32 lagun hauek  BIME LIVE zein topaketa profesionaletara joateko aukera izango dute. Bete beharreko baldintza guztiak, ebaluazio irizpideak eta izena emateko modua hemengo webgunean aurkituko dituzu: www.bime.net/pro.  

BIME 2019 

BIME LIVE
2019ko azaroak 1-2
BEC! Bilbao 

JAMIROQUAI
KRAFTWERK 3D
AMAIA
CAROLINA DURANTE
MARK LANEGAN BAND
MICHAEL KIWANUKA
MORGAN
AITOR ETXEBARRIA
BANPIRO MAITALEAK (MURSEGO + AMORANTE)
DO NOTHING 

 

2 eguneko bonua: 65 € + gastuak Eskaintza hau ekainaren 10era arte egongo da indarrean. 

Salmenta: https://www.bime.net/live/es/entradas 

BIME PRO 

2019ko urriak 30, 31 eta azaroak 1
BEC! Bilbo 

BIME PRO bonua: 65 € + gastuak Eskaintza hau ekainaren 10era arte egongo da indarrean.
BIME PRO + LIVE bonua: 95 € + gastuak
Salmenta: www.bime.net/pro/es/tickets/