Pro

Prentsa

BIME LIVE ETA BIME PRO 2019KO PRENTSA-AKREDITAZIOAK

BIME Pro eta BIME Live jaialdietarako prentsa-akreditazioak eskatzeko epea itxita
Onartutako eskaerak urriaren 16an, asteazkenarekin, jakinaraziko dira 

AKREDITAZIO-SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

1. AKREDITAZIOA LORTU AHAL IZATEKO KLAUSULAK

1.1 BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Jaialdiari buruzko informazioa aldez aurretik argitaratu edo eman izana ezinbestekoa da akreditazioa eskatu ahal izateko.
  • Bime.net webguneko prentsa-sekzioaren bitartez eskatu behar dira akreditazioak, ez beste inon. Akreditazioak eskatzeari buruzko telefono-deiei edo mezu elektronikoei ez diegu erantzungo.
  • Freelance-ei ez zaie akreditaziorik emango. Akreditatutako pertsona guztiek komunikabide zehatz batekoak izan beharko dute.
  • Komunikabide bakoitzeko akreditazio kopuruaren mugak nahitaez bete behar dira –muga horiek jarraian zehaztuko dira–. Bestela, muga hori gainditzen duten eskaerei ezezkoa erantzungo zaie.

1.2 AKREDITAZIOEN MUGAK

  • Irratien eta webguneen kasuan, komunikabide bakoitzeko akreditazio bat, gehienez.
  • Idatzitako prentsaren kasuan, komunikabide bakoitzeko gehienez bi akreditazio: bata argazkilariarentzat eta bestea erredaktorearentzat. 
  • Telebisten kasuan, gehienez hiru akreditazio komunikabide bakoitzeko. Akreditazio batek erredaktorearentzat izan behar du.
  • BIME jaialdiaren antolatzaileek eta taldeek onartutako argazkilari kopurua mugatua da; hortaz, antolatzaileek hautaketa egin beharko dute. Antolatzaileek kalitatezko argazkiak eskainiko dizkiete argazkilariaren akreditazioa ukatzen dieten komunikabideei.

1.3 EBAZPENAK
Urriaren 16an, asteazkenarekin, eskaera onartu den edo ukatu den jakinarazteko e-maila igorriko da. 

Akreditazio horrek ez du bermatzen akreditatutako argazkilari eta telebistek BIME LIVE jaialdiko emanaldi guztietan egin ahal izango dituztenik argazkiak eta/edo filmaketak, talde bakoitzak arau eta akreditazio bereziak baititu horri dagokionez, eta talde bakoitzaren management-ak erabakitzen du, azkenean, zer komunikabidek egin ahal izango dituzten argazkiak eta/edo filmaketak.

Antolatzaileak akreditatutako argazkilari eta/edo telebista bakoitzarekin harremanetan jarriko dira e-mail bidez, hainbat egun lehenago, eta argazkiak zein kontzertutan egin ahal izango dituzten eta zein kontzertutan ez baieztatuko zaie.  

BIME PROren kasuan, hasiera batean, ez dago eragozpenik argazkilariak eta telebistak jarduera guztietara joateko, gune bakoitzaren aforoak ezarritako mugak betez.

2. NOLA ESKATU AKREDITAZIOA
2.1 Bete ezazu akreditazioa eskatzeko formularioa. Eremu guztiak osatu behar dira. Pertsona bakoitzeko formulario bat bete behar da. Osatu duzunean, egin klik BIDALI botoiaren gainean.

Oso garrantzitsua da formularioan idazten duzun helbide elektronikoa aldizka begiratzea. Komunikazio informatibo asko e-mailez igorriko zaizkie akreditatutako komunikabideei.

2.2 Jasotako eskaeren ebazpenak e-mailez jakinaraziko dira, 1.3 puntuan aipatu denez

2.3 Zure eskaerak ezezko erantzuna jasotzen badu, ezin izango da errekurtsorik aurkeztu.

3. AKREDITAZIOAK JASOTZEA
Akreditazioak jaialdiaren egunetan jasoko dira, hau da, urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean, BIME PRO jaialdiko akreditazioen leihatilan; eta azaroaren 1ean eta 2an, BIME LIVE jaialdiko leihatiletan.

4. OHARRAK
Prentsako akreditazioa izateak ez du emango VIP gunera, artisten aldageletara edo antolatzaileentzako gune berezietara sartzeko aukerarik.

Prentsako ibilgailuek ez dute akreditaziorik izango. Esparruan aparkaleku handi-handia dago.

Akreditaturen batek arau hauetakoren bat urratuko balu, antolatzaileek akreditazioa kentzeko eskubidea izango dute.