Pro

Bime Live 2018

Guggenheim Bilbao Museoa

Bilbo 90eko hamarkada amaieran mapetan kokatu zen, batez ere, Guggenheim Museoari esker, Frank Gehry arkitektoak egin zuen eraikinari esker, alegia.

Atarian Puppy daukagu, Jeff Koonsen lorez betetako zakur erraldoia, sarrera zainduz; urmaelaren ondoan aldiz, Mummy dugu, Louise Bourgeoisen ia 9 metroko armiarma baten eskultura; Museoa ikustera etortzea merezi du, dela kanpotik dela barrutik. Uda honetako erakusketa handietara etorri behar zara:ChinaChagal,…

Hondartzak

Jaialdiko gauetatik ongi esnatzeko Bilbo inguruko hondartzetara joatea bezalako planik ez dago. Izan ere, hiri gutxitan eramango zaitu metroak hiriaren erditik itsasertzera, 30 minutu baino gutxiagoan.

Getxo eta Sopela hain gertu izanda, surfa egitera joan daiteke edo uretan ibili besterik gabe ArrigunagaLarrabasterraBarinatxe edo Atxabiribileko hondartzetan. Eta sentitu eguzki izpiek eta itsasoak nola indarberritzen zaituzten.

Surfa

Surf-Sopelana

Zure ura, olatuak eta taula batera igo eta surf egitea al da? Esan bezala, Getxo eta Sopelako olatuak ordu erdira dituzu metroz joanez gero. Gutxiren esku dagoen luxua. Baina erabateko esperientzia bizi nahi baduzu, handienetakoa, Europako ezkerreko olutirik hoberena ere bertan duzu, Mundakan. Mundu osoan aitortua, surflarientzako erabateko esperientzia da. Eta zu, ausartuko al zara?

Pintxos

Markatu gorriz hiru eremu zure mapan: PozasDiputazioa eta Zazpi Kale. Hemen biziko duzu pintxoez gozatzeko egiazko esperientzia. Poza Lizentziatuarenkalea, hondoan  San Mames  duela, hasteko toki bikaina. Ondoren,  Aldunditik eta Ledesma kaletik jarraituko dugu proposamen gourmetagoarekin eta amaitzeko Zazpi Kaleak;tradiziorik handieneko tabernak eta lokalik modernoenak elkarren ondoan daude Bilboko auzorik zaharren honetan.  Hemen dituzu iradokizun batzuk, Bilboko  pintxo  tokirik hoberenetakoak.

Game of Thrones

juego-de-tronos

Seriearen jarraitzaile sutsua zara? Ordu erdi nahikoa duzu Rocadragonera joan eta Gaztelugatxeko 241 eskailera-mailak igotzeko Daenerys Targaryen, Jon Snow, Tyrion Lannister, Lord Davos, Missandei eta gainerakoek bezala. Gauza gehiago egiteko gogoa baduzu, harrizko hondartza nudista batera joan zaitezke, Barrikako Muriola hondartzara; ‘La Cantera’ ere esaten diote.

Bilbo Zaharra

Baina artisau-garagardoak eta kafetegi politak gustuko badituzu, Bilbo Zaharra duzu egokiena. Zazpi Kaleren parean dago eta itsasadarra zeharkatu besterik ez duzu egin behar auzo koloretsu honetara iristeko. Auzoa berpizten ari da eta proposamen interesgarriz beteta dago: gastronomikoak, kulturalak, sozialak… Aparteko topagunea da, zalantzarik gabe.

Diskodendak

Oraindik ere badira, bai, eta musika ona maite dutenentzako oasiak dira. Power Records nabarmentzen da, Espainiako 10 diskodenda hoberenetako bat. Baina gehiago ere badira, esaterako, Flamingo Records , deskatalogatutako biniloen paradisua;  Harmony Rock  edo Brixton Records denda espezializatua.

Urteko Europar hiria

Bazenekien Bilbo izendatu duela  2018ko europar hiririk hoberena   Hirigintza Akademiak 90eko industria arloko beherakada gainditzen jakin duelako, hein batean, kulturaren aldeko apustua eginaz? Ez badakizu, guk esango dizugu. Gure hiria bizi eta sentitzeko arrazoi bat gehiago.

MTV EMA

Bilbo garrantzitsua da nazioarteko kulturan. Eta ondorioz, azaroaren 4an MTV EMA europar sariak bertan emango dira. Gainera, gala horretan bertan sari ospetsu hauen 25. urtemuga ospatuko da. Bilbo egunak kontatzen ari da, nazioarteko izar handiei harrera egiteko.

Michelín izarrak

Euskadin dago munduko Michelin izar gehien bataz beste. 28 izar 19 jatetxetan; eta horietako lau, maila gorenekoak. Gainera, Restaurant aldizkari ospetsuak munduko 50 jatetxerik hoberenen zerrenda argitaratzen du eta lehenengo 35etik 5 Euskal Herrian daude. Denak ezagutu nahi?