Rozalen, Dominique Kulling eta Laura Davidson, BIME PRO ekitaldiaren programan sartu diren 20 hizlari berrien artean

BIME PRO ekitaldirako izen berriak iragartzen ari dira oraindik ere. Oraingoan, 20 izen gehiago gehitu zaizkio programazio orokorrari. Izen-zerrenda horren buru, Espainiako abeslari eta egileen arteko ahots garrantzitsuenetako bat: Rozalén; Dominique Kulling, BMGko Continental Europe Repertoire & Marketing arloko presidenteorde exekutiboa; John Broomhall, konpositorea eta Game Music Connect bideo-joko enpresaren sortzaileetako bat; Ady Harley, Facebook eta Instagram sare sozialetako Head Label Partnership Latin America; edo Laura Davidson, AEG European Festivals-eko booking-eko taldeburua eta hainbat ekitalditarako –hala nola All Points East edo Rock In Seine– artistak kontratatzearen arduraduna.

Horiekin batera egongo dira honako hauek: Fruzsina Szép, Berlingo Lollapalooza jaialdiaren zuzendaria eta Yourope Jaialdien Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea; Alastair Lindsay, CORD Worldwide enpresako Head of Audio-a; Kanadako Rocking Horse Road Productions enpresako sinkronizazioen eta lizentzien zuzendari Janesta Boudreau; Judy Cantor-Navas, musika latinoan espezialista den Billboard-eko korrespontsala eta kazetaria; Karen Saurí, CANADA produkzio-etxeko music producer-a; Alfonso Lanza, Primavera Sound jaialdiko zuzendarikidea; edo Teresa Moore, A Greener Festival jaialdiko zuzendaria.

Beste hauek ere sartu dituzte zerrendan: Cristina Roda, YouTube sare sozialeko Strategic Partner Manager, Artist & Labels; Primavera Sound jaialdiko artistak kontratatzeaz arduratzen den Ivone Lesan; Xavi Ruiz, Espainiako, Portugalgo eta Europa Ekialdeko Apple eta iTunes etxeetako Head of Music; edo Carla Varona, Sin Anestesia zigiluaren zuzendaria eta UFI (Unión Fonográfica Independiente) elkarteko presidentea eta Sonia Durán, UFI elkarteko Executive Manager-a.

Eta azken iragarpenen artean, aldiz, honako hauek daude: Nerea Lorón aka La Furia abeslaria; Donostiako Dabadaba klubeko programatzaile Alejandro López; eta Eva Rivera, Dock of the Bay musika-dokumentalen zikloaren zuzendaria.