Live
30 October Sala 5 [Pl.5] 11.00 - 18.00 h.

Tailerra

Interests for:Ikasleak | Live Music Services | Prentsa

MUSIKA-ARGAZKILARITZA – 1. ZATIA

Sare sozialen eta telefono mugikorren bitartez irudien kontsumo masiboa egiten dugun garai honetan, gero eta konplikatuagoa da erreferenteak aurkitzea, eta musika-argazkilaritzak kontrako noranzkoan egin behar du aurrera.Tailer honetan kontzeptu hori argitzen saiatuko gara, eta hiri-jaialdi baten ingurunean benetako lan-baldintzak zeintzuk diren aztertuko ditugu. Musika-argazkilaritza ikuspuntu posible guztietatik begiratuta landuko dugu. Historia, teknika, lan profesionalaren jarraibideak eta sektorearen premiak, edo postprodukzioa eta materialak entregatzea, betiere diziplina horretara ikuspegi kritiko batetik eta bikaintasuna xede izanik hurbiltzen saiatuta. Tailerra profesionalei eta zaleei zuzenduta dago, bai beste ikuspegi batzuk partekatu eta eguneratu nahi duten profesionalei, bai musika-argazkilaritzan are gehiago sakondu nahi duten zaleei; izan ere, argazkilaritzaren diziplina hori oso erakargarria baita.

Hizlariak

Share