Live
30 October Luxua A [Pl.3] 13.00 - 14.00 h.

Panel

Interests for:Diskografikak | Editores | Ikus-entzunezkoak | Managerrak | Music Supervisor/Sync | Musikariak

SINKRONIZAZIOAREN EREDU ALDAKORRAK ARO DIGITALEAN.

Eskatu ahalako edukien aro honetan, Netflix eta horren antzeko beste plataforma batzuk nagusi diren garai honetan, sinkronizazioko-masterizazioko lizentziak emateko eredu tradizionala errotik eraldatzen ari da. Zertan eragiten dio aldaketa honek sinkronizazioko lizentziak emateari eta zer esan nahi du horrek musikaren balioari dagokionez?

Streaming bidez eskura daitekeen musika ia mugagabea dela esan dezakegu, eta plataformen erreprodukzio-zerrendez haratago, ikus-entzunezko ekoizpenak joera-sortzaile bihurtu dira ikus-entzuleentzat, oro har, musika berria ezagutzeko leku bihurtu dira. Musikako gainbegirale baten bezeroak ikus-entzunezko ekoizpen garrantzitsu baterako abesti bat edo bestea hautatzeak artista baten karrera alda dezake. Erabakiak zirt edo zart eginda hartu behar diren arlo honetan, zer da hobeto: zure eskubideak toki bakarrean gordetzea, zigilu eta diskografika independenteekin lan eginez? Edo banatuta major batekin sinatutako kontratuaren arabera, betiere MFN klausulak* ahalik eta mesedegarrien izango diren itxaropenarekin? *Zatoz eta jakingo duzu zer esan nahi duten sigla horiek

Hizlariak

Share