Hona hemen BIME Bogotárako iragar ditzakegun lehen gonbidatuak:

CUCUSONIC COLLECTIVE Londresko The Vinyl Factory diskoetxe ezagunak argitaratu eta In Place of War gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, nazioarteko biozientzialari eta artisten kolektibo batek sortutako elepe bikoitza da Cucusónica (Cucusonic), Kolonbiako biodibertsitateak bai tokian, bai globalki duen garrantzia ikusarazteko; hain justu gaur bertan aurkeztu da LP hori. Eta BIMErako ohore handia da lankidetza-proiektu horren aurkezpena Bogotán izango dela iragartzea; proiektuaren baitan, tokiko hainbat komunitaterekin sare bat eratu zuten Kolonbiako baso neotropikaletako soinuak eta istorioak bildu eta grabatzeko, eta proiektu horretan parte hartu zuten artista, ekoizle eta kudeatzaileek horren berri emango digute. Besteak beste, honako hauek parte hartuko dute: Ruth Daniel (CEO – In Place of War), Alejandro Valencia-Tobón (Cucusonic Collective-en burua), Rupert Cox (Doktorea eta Granada Centre for Visual Anthropology zentroko zuzendaria), Fer Isella (musikaria, pianista, Latin GRAMMY® sarietarako ekoizle hautagaia eta Limbo Music-en zuzendaria), Iggor Cavalera (Sepultura, Cavalera Conspiracy eta Soulwax taldeetako musikaria), Laima Leyton (GRRRLren zuzendaria, ekoizlea eta Soulwax-eko artista), Matthew Dear (Detroiteko eszenako ekoizlea eta neo techno minimal-aren izarra), eta Dan Baxter eta Sneaky (Fingathing talde elektroniko ingeleseko kidea).

KACHO LÓPEZ MARI  (Puerto Rico) 2022an, Kolonbiak pizgarriak eskainiko dizkie musika-bideoklipak gure lurraldean egin nahi dituzten errealizadoreei edo produkzio-etxeei. Eta, horregatik, bideoklipen zuzendari eta errealizadore honekin hitz egingo dugu; 20 urtetik gorako bideografia du eta, besteak beste, Tego Calderon, Aventura, Bad Bunny, Calle 13 eta Juanes artisten bideoklipak egin izan ditu. JWT Puerto Rico eta Daddy Yankee-rekin elkarlanean, Susan G Komen fundaziorako dirua biltzeko kanpaina bat egin zuen, eta Grammy Latino saria irabazteko hautagaietako bat da, Juanesi buruz Amazon plataformarako egin zuen kontzertu dokumentalagatik.  

GEPE (Txile) Daniel Riveros Sepúlveda Latinoamerikako azkenaldiko ahots garrantzitsuenetako bat da, askotariko egoeretara egokitzeko arazorik ez duena, perkusioarekin eta hariekin ez ezik, kontakizunetan eta interpretazioan ere ezin hobeki moldatzen baita. Txileko Lollapalooza, Mexikoko Vive Latino, Festival de Viña del Mar edo Rock al Parque jaialdietan aritu izan da, eta bere diskografian (bederatzi disko ditu) popa, folka, elementu elektroniko, latino eta erromantikoak, ikerketa folklorikoa eta folklore imaginarioa arakatzen ditu etengabe. Andeek musikari ekarri dioten ondareari buruz hitz egingo dugu GEPErekin, folklore andetarra gaur egungo garaietara ekarrita.

CÉSAR ACEVEDO  (Kolonbia) César Gueikian argentinarraren zuzendaritzapean, kolonbiar hau lan handia egiten ari da Gibson markarentzat US Hispanic / Latin American eremuan, markaren posizionamendua hobetze aldera. Talentu berriak sustatzeko, berrikuntzako eta prestakuntzako prozesu eta estrategiak baliatuta, gitarrista eta partnershipen belaunaldi berriek artista, eskola edo kultura-erakundeekin loturak egin ditzaten lortzeko ekintzak egiten ditu. Telebista-kanal bat ere sortu zuten, eta diskoetxe boutique baten modura hasi ziren lanean.

CATNAPP (Argentina) 30 urte pasatxo zituela, Berlingo klub batean jotzen ari zela halabeharrez ikusi eta entzun zuen pertsona egokiak eta, horri esker, Alemaniako serie ospetsuenetako batean parte hartzera iritsi zen, bere musikarekin: Unorthodox; Netflix plataformak produzitu eta Maria Schrader aktore eta gidoilariak zuzendutako seriea. Catnapp ezizenarekin, Argentinatik atera eta Europara joatea erabaki zuen, ea zorte hoberik zuen; Red Bull Music Academy akademiako Bass Camp latinoamerikanoan parte hartu zuen, Bartzelonako Sónar jaialdian aurkezpena egin zuen 2019. urtean, eta bere diskoetxe independentea sortu zuen.

BIME Bogotá ekitaldirako honako hauen laguntza izango dugu: Alta Fidelidad, Chilemúsica, Cucusonic Collective, Gaira Música Local, Gibson US Hispanic/ Latin America, Arteen Barrutialdeko Institutua – IDARTES, Argentinako Musikaren Institutu Nazionala – INAMU, Limbo Music, Mercado del Vinilo, Kolonbiako Kultura Ministerioa, ProChile, ProColombia, Radio Gladys Palmera, Caliko Garapen Ekonomikoaren Idazkaritza, British Council Colombia-ko Selector PRO, Vibras Lab., Kolonbiako Sormenaren eta Ekonomia Laranjaren Ministeriordetza, Espainiako Kultura Ministerioa, Acción Cultural Española, Basque.Music. eta beste asko.