Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?

Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 27tik 29ra.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea maiatzaren 5tik abuztuaren 31ra (barne) egongo da irekita.

Deialdian parte hartzeko bete ondorengo galdetegia.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutuaeta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena –Eusko Jaurlaritza). Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@musikabulegoa.eus

BASQUE. MUSIC. BIME CITY 2020-an