Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?

Basque Music ekimenak, BIME-rekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 30an, 31an eta azaroaren 1ean.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute urriaren 31an Stage Live aretoan, Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan. Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko.

Izena emateko epea maiatzaren 15an hasi eta ekainaren 7an amaituko da, eta izena emateko inprimaki hau bete behar da.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: info@musikabulegoa.eus edo 945 123 391.