BIME-k Latinoamerikaren eta Europaren arteko zubia sendotu du Kolonbian urteko bigarren hitzordu bat gehituz.

Bilbo izango da Musika Industriaren Nazioarteko Topaketaren Europako egoitza urrian eta, 2022tik aurrera, Bogotá izango da Latinoamerikakoa, apirilean. Iragarpen honekin, BIMEk musikaren industrian beste ibilbide batzuk ezartzeko konpromisoa berretsi du, Latinoamerikaren eta Europaren artean fluxu artistiko eta profesionalak ahalbidetu eta biderkatuko dituzten ibilbideak, musikarekin zuzeneko edo zeharkako lotura duten artista, profesional, enpresa eta publikoentzat ekonomiaren, kulturaren eta harremanen arloetan hazkunderako aukerak sortuko dituztenak.

BIME, BI KONTINENTEREN ARTEKO LANKIDETZAREN ETA NAZIOARTEKOTZEAREN ZUBI
Bogotá hiria ez dugu kasualitatez hautatu. Kolonbia musika arnasten duen herrialdea izaki, hiriburua hiri bizi-bizia da (UNESCOren Musikaren Hirien Sarean sartuta dago) eta, duela urte batzuetatik, sentsibilitate ekonomiko eta politiko handia adierazten du Ekonomia Laranjarekiko, hau da, arteen eta ondarearen, kultura-industrien eta teknologia berrien eremuetan ondasun edo zerbitzu sortzaileak eragiten dituzten jarduerekiko. Hiriak, gainera, kokapen geografiko pribilegiatua du Latinoamerikako espazioari dagokionez, mota honetako ekitaldi bat egiteko azpiegiturak baditu, eta maila globalean arrakasta lortzen duten gero eta artista gehiagoren sorlekua da Kolonbia.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, utzi zure helbide LKektronikoa.