BIME Pro Campus prestakuntza programa aurreratua da, 2018ko Urriaren 24, 25 eta 26,-ean BEC at! (Bilbo).

Saio teorikoak, saio praktikoekin konbinatu ahal izango dira, eta bertaratutakoek musika-ekitaldien ekoizpenari buruzko guztia ikasiko dute.

Sormenerako industriekin lotutako gaietan prestakuntza programa aurreratua da, musikaren industriaren ezagutza sakontzeko eta sektoreko profesionalekin bat egin nahi duten ikasleentzako.

Hitzaldi espezializatuez gain, BIME LIVE jaialdiaren eta BIME CITY hiribilduaren muntaketa  eta produkzioko bisita gidatuek osatzen dute prozesua. Guzti hau ikasleen jakintzak finkatzeko eta zalantzak argitzeko lagungarri izango da.

Programa urriaren 24an hasiko da,Lanbide-ren sorkuntza-industrien lan aukerei buruzko aurkezpenarekin.

Saio teorikoetan eta 3 eguneko azterketa kasuetan, bertako eta nazioarteko errealitate profesionalak agertuko dira. Adibidez Jordi Puy (Unison), Mauro Alonso (BIME), Marjorie Shecker (Warner Chapell), Daniel Rodríguez (Sony Music) o Eva F Cortes (Red Bull), Patricia Gabeiras (Gabeiras & Asociados) y Luis Mendo (AIE), beste batzuen artean

Programa aurreratu hau amaitzeko, prestakuntzaren azken egunean, Lanbide-k diploma bat eskainiko du parte hartu duten guztiei.

Ikasleek BIME PRO + BIME LIVE sarrera bat jasoko dute, % 50eko beherapenarekin. Sarrera hau BIME PRO CAMPUS gozatzeko aukera izango duzu, baina baita BIME PRO gertaerak eta BIME LIVE jaialdiaz, Urriaren 26 eta 27an izango direnak. Musikarik onenarekin bi egun, Editore, Aphex Twin, Belako edo Mgmt bezalako artistekin.

BIME Pro Campus, Eusko Jaurlaritzak, Lanbide, Eures eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak elkarlanean antolatu dute.