Hautaketa prozesuan ikasleek etorkizuneko jaialdiez hausnartuko dute, horretara gonbidatzen dituen erronka batenbitartez.

BIME PRO Campus+ badatoraurten ere, musikaren industrian etorkizun bat izateko ametsa duten ikasle gazteentzat antolatutako trebakuntza-programa batekin. Erronka baten bitartez hautatuak izango diren sailkatu gutxi horientzat zuzenduko den ziklo bat izango da, hau sektoreko profesionalek emandako hitzaldi eta tailerez osatua egongo delarik.

Musika-industria barnetik ezagutu eta bertan lan egiteko aukera ahalik eta ikasle gehienei eskaintzeko ideiarekin, BIME PRO Campus+ jardunaldiak musika eta sormen-industriekiko interesa eta grina duten arlo anitzetako Euskadiko eta estatuko eskualde desberdinetako 32 ikasle bilatzen ditu. Saria: 5 egunetako heziketa (urriak 28 astelehenetik, azaroak 1 ostiralerarte) zikloan parte hartzeko 32 dirulaguntzetako bat:bidai logistika, egonaldi, mantenuaeta BIME LIVErako sarrera ematen duen abonu orokorra barnehartzen dituena.

BIME PRO Campus+ deialdian parte hartzeko epea apirilaren 2tik ekainaren 2ra irekiko da non, 18 eta 28 urte arteko ikasleek -gaur egun ikasten ari direnek edo ikasketak 2018an amaitu dituztenek-, erronka teoriko-praktiko bati heldu beharko dioten aurtengo edizioan parte hartuko duen 32 lagunetako bat izan nahi badute. Erronka honetan, ikasleek etorkizunean musika-jaialdiak nola gozatu nahiko lituzketen hausnartu beharko dute.

Baldintzei, ebaluazio-irizpideei eta izen-emateari buruzko informazio guztia esteka honetan dago.

BIME PRO Campus+, Lanbide, EURES eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatuta dago.