Esparru eta areto handietako kudeatzaileak BIME TECH ekitaldian bilduko dira, COVID OSTEKO erronkei buruz hitz egiteko: segurtasuna, edukiera, ziurtapenak eta ekitaldi eta jaialdiek bilatzen dituzten garapen jasangarrirako helburuak.

BIME CITYren programazioan sartzen dira 13 kontzertu, Jordi Évolek Pau Donési buruz egindako dokumental berria eta Latinoamerikako eta Europako 8 herrialdetako 20 talde berri baino gehiagoren proposamenen online emanaldiak. 

BIME PRO ekitaldiaren 8. edizioa sarrerak agortzeko bidean doa eta, gaur, 2020ko edizioaren edukia itxiko duten jarduera berriak gehitu dizkiote programazioari.  Gaur egun, 37 herrialde baino gehiagotako profesionalek baieztatu dute biltzarrera etorriko direla: Argentina, Mexiko, Txile, Venezuela, Kolonbia, Erresuma Batua, Holanda, Belgika, AEB, Israel, Finlandia, Txekiar Errepublika eta Norvegia, besteak beste. Topaketa presentziala hilaren 27an, 28an eta 29an izango da Euskalduna Jauregian, baina online formatuan, jarduerak urriaren 26an hasiko dira, astelehenarekin.

BIME CITY, talentu berria zuzenean eta online.

Gaur, Bilboko Udalaren babesa duen BIME CITYren kartela iragarriko da, eta hamahiru kontzertu, online showcase-ak eta Jordi Évolek Pau Donési buruz egindako dokumentalaren aurkezpena bilduko ditu.

13 kontzertuak asteazkenean, hilak 28, eta ostegunean, hilak 29, izango dira. BBK, Bilborock eta La Riberaaretoetako agertokiak izango dira erakusleihorik onena, estatuko talde oparoenetako batzuek beren talentua erakusteko. Baobabs will destroy your planet eta Juárez, Nafarroatik; Kings of the Beach eta CRNDS, Galiziatik;Jolly Damper, Playback Maracas, Tarta Relena eta Simona, Kataluniatik; eta Euskaditik Verde Prato, Plágaros, Dupla, DoleurDolor eta Bulego izango dira kartela osatuko duten artistak. Areto guztiak Covid-19 protokoloetara egokituta egongo dira, eta profesionalentzat ez ezik, Bilboko publikoarentzat ere zabalik egongo dira, urtero bezala, leku guztiak bete arte.

Txile, Portugal, Islandia, Irlanda, Polonia, Holanda, Austria eta Argentinako artista gazteen talentu hasiberria BIMEren online plataforma bidez jarraitu ahal izango da.

Azkenik, Golem zinema-aretoetan Jordi Évoleren “Eso que tú me das” dokumentalaren aurkezpena egingo du zuzendariak berak . Kazetaria Bilbon izango da eta, lehengo ekainean, hil aurreko egunetan Pau Donésmusikariarekin izan zuen elkarrizketa jasotzen duen film honen proiekzioa aurkeztuko du.

BIME TECH, enpresak eta profesionalak konektatzen

Jendeak gehien espero duen beste topaketetako bat BIME TECH da; enpresak eta profesionalak biltzen dituen ekitaldien sektoreko erreferentziako foroa da, bisitarien eta erakusketarien arteko networking-aren bitartez horientzako guztientzako negozio-aukerak sortuko dituen ingurune bat sortzeko. Topagune hutsa izateaz gain, BIME TECHen ezagutzaren transferentzia bultzatzen da, sektorean aitzindariak diren enpresetako kudeatzaileek eta erreferentziako esparruek –hala nola Wizink Center, Bilbao Arena, Navarra Arena eta Baluarte, besteak beste– parte hartuko duten ponentzien bitartez.  Foro horretan hainbat gai landuko dira, hala nola segurtasuna COVID osteko ekitaldietan: edukierak, autobabeserako planak eta ziurtapenak, aseguruen estaldurak, esparru eta sustatzaileen ikuspegitik aztertuta; jaialdi bat teknologia bidez kudeatzea, leku iragankorrak eraikitzea, ekitaldi eta jaialdiek bilatzen dituzten garapen jasangarrirako helburuak ur garbien puntuei eta saneamenduari dagokienez, energia jasangarri eta ez-kutsatzaileari dagokionez, baita kontsumo arduratsu eta material jasangarriei dagokienez ere.

Speedmeeting-ak, adituak #inoizbainogertuago.

Zalantzarik gabe, BIME PROko partaideek gehien bilatzen duten jardueretako bat speedmeeting-ak dira; aurten, jendeak inoiz baino gehiago espero izateaz gain, beharrezkoak ere badira, sektorea astintzen ari den krisia dela-eta. Izen handiko adituekin egindako topaketak dira, eta profesionalek minutu batzuk dituzte beren lana azaltzeko, beren negozioa hedatzen edo merkatu berrietan sartzen laguntzeko helburuarekin. Speedmeeting-etarako izena emateko epea zabalik dago jada, urriaren 20ko eguerdiko 12:00ak arte; edizio honetan speedmeeting-ak online izango dira.

Euskalduna Jauregia, espazio segurua.

Bilboko Euskalduna Jauregia izango da topaketa presentzialen egoitza, hilaren 27an, 28an eta 29an. Antolatzaileek behar diren neurri guztiak hartu dituzte barrutia guztiz segurua izan dadin: indarrean dagoen araudiaren araberako edukierak, esparruaren barruan mugikortasuna ahalbidetzeko pertsonen fluxu-zirkuituak segurtasun-tartea utzita, behar bezala desinfektatutako ikus-entzunezko ekipoak, erabilera bakarreko entzungailuak aldibereko itzulpena eskatzen duten hitzaldiak entzuteko, eta, jakina, higiene egokia ahalbidetzeko gel hidroalkoholikoaren banagailuak jarriko dira, espazioak etengabe garbituko dira eta hondakinak gaika bilduko dira.