Endemol Shine enpresako musika-zuzendari Amelia Hartley; LIVE DMAren koordinatzaile Audrey Guerre; Elvis Costello edo Bob Dylan artisten produktore Mike Cave eta All Things Live Norway enpresako sustatzaile eta bazkide Mark William Vaughan izango ditugu gure herrian egiten den musika-industriako topaketarik garrantzitsuenean

BIME PROk ez du atsedenik hartzen, ezta udan ere. 15 izen berri sartu dira urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean Bilbao Exhibiton Centre, BEC! aretoan izango den izango den BIME PRO ekitaldian. Hizlarien zerrendan sartu berri direnen artean daude, besteak beste, Endemol Shine UK enpresako musika-zuzendari den Amelia Hartley; 15 urtez baino gehiagoz enpresa britainiarraren musika-arloko gainbegiralea lehen aldiz dator Bilbora. Estatu Batuetan ‘Music Supervisor’ onenaren hautagai izan zen eta Music Week Sync Awards sarietan saridun 2015. eta 2018. urteetan; bere lan aipagarrienak nabarmentzearren, besteak beste, Peaky Blinders (1-5 denboraldiak), Black Mirror (1-5 denboraldiak) edo Fortitude (1-3 denboraldiak) proiektuetarako sinkronizazioak egin ditu.

Harekin batera, musika-industriako beste izen handi bat: Audrey Guerre; Europako musika-areto eta -jaialdien Live DMA sarearen koordinatzailea da, eta sareko kideei euren jardunbide egokiak ezagutzeko eta elkartrukatzeko tresnak eta aukerak eskaintzeaz gain, Europako erakunde eta bazkideen aurrean euren interesen ordezkari ere bada.

Beste parte-hartzaile garrantzitsu bat da Mark William Vaughan, All Things Live Norway enpresako sustatzaile eta bazkide, eta hainbat talderen –Rammstein, Sam Smith, Khalid edo Todd Terje, besteak beste– sustapen-arduradun; bestalde, musikari izatetik hainbat talderen –Elvis Costello, KRS-One, Lewis Capaldi, Fatboy Slim, Bob Dylan edo Gil Scott-Heron– produktore eta soinu-ingeniari izatera igaro den Mike Cave ere izango dugu Bilbon.

BIME PRO ekitaldira etorriko da Beverly Whitrick, Music Venue Trust enpresaren zuzendari estrategikoa; 20 urteko esperientzia du kontzertu eta biren garapenean, kudeaketan, koordinazioan eta finantzaketan eta, gaur egun, enpresaren kanpainak koordinatzeaz gain, Londreseko zuzeneko musika eskaintzen duten klub eta aretoak biltzen dituen Music Venues Alliance elkartea kudeatu ere egiten du; eta Joe Pérez-Orivek ere parte hartuko du ekitaldian. Azken hori Toyota, Singapur Airlines edo China Airlines enpresetako musika-gainbegirale izan zen eta, gaur egun, Live Nation España enpresaren marketineko zuzendaria da eta, besteak beste, The Cure, Depeche Mode, Guns n’ Roses, Paul McCartney, Rihanna, Shakira edo Korn artisten birak zuzentzen ditu.

Patricia Gabeiras, Gabeiras & Asociados enpresa sortu zuen bazkideetako bat eta Madrilgo Carlos III.a unibertsitateko Jabetza Intelektualari buruzko masterreko irakaslea; Manuel Ángel López, musika-industrian hiperrespezializatuta dagoen Sympathy for the Lawyer etxeko abokatua; eta Carmen Zapata, ASACC Kataluniako Kontzertu Aretoen Elkarteko gerentea, Curtcircuit zirkuituaren zuzendari artistikoa eta MIM Musika Industriako Emakumeak elkarteko presidentea aurten ere etorriko dira Bilboko ekitaldira.

Programazioaren hirugarren aurrerapen honekin bukatzeko, honako hauek aipatuko ditugu: Juliette Olivares, Live DMA enpresako komunikazioko eta proiektuetako laguntzailea; Carlos Seixas, FMM Sines jaialdiaren eta Lisboako Mundos Zikloaren produkzioko zuzendaria eta zuzendari artistikoa; Alicia Álvarez, musika-kazetaria, El Bloque TV-ren sortzaileetako bat eta Radio Primavera Sound irratiko edukien burua; Javier Bragado, musika-argazkilari onenetako bat NME aldizkari ingeles ospetsuaren esanetan eta Resurrection Fest eta O Son Do Camiño jaialdietako argazkilaritza-departamentuaren arduraduna; Iñigo Corcuera MrJam CMM zentroko Soinu Profesionaleko departamentuaren koordinatzailea, eta Alberto Macías, AM Sound etxeko CEOa eta MrJam CMM zentroko soinu-irakaslea.