Merkatuak ez du gezurrik esaten, aisialdirako bideojokoen industria hazten ari da, bideojokoen kontsumoa zinema industria, musika eta idatzizko literaturaren kontsumoa baino askoz handiagoa izan da azken urteetan. Bideojokoak kontsumitzen dituzten biztanleen kopurua hazten ari da, denbora eta dirua bideojokoak aisialdian inbertitzeko dirua duen publiko leial eta heldu batekin,.

Baina, hauetako bideojokoen artean, zenbat izan dira gure lurraldean sortuta? Kopuru oso txikia. Egoera hori urtez urte errepikatzen da.

Industria sortzen saiatu gara? Bai. Industria hau finkatu egin da? Bai, baina ez aisialdi sektorean.

Bideojokoen ezagutza erabili duten enpresen arrakastak  kasuak izan ditugu, euren bideojokoen “know-how”a erabiliz negozio-planak burutzeko, besteak beste, burdina, altzairu, aeronautika, medikuntza, prestakuntza eta aisialdi sektoretik urrun dauden beste hainbat arlo.

Guzti hau ona da, zerbitzuen eta softwarrearen garapenaren eskaera dago, ingurune digitalek enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen dute.

Baina aisialdi bidezko bideojokoen industriara itzuliz, egoera geldirik dago, gutxi batzuek baino ez dute bizirik irauten sektorean.

Industriek eta erakundeek industria sustatzeko ahaleginak egiten dituzte, gaur egun arte digitalarekin eta ikasketa bideojoko interaktiboekin lotutako ikasketak egin dituzten 200 lagun baino gehiago daude urtero, .

Jende horiek aisialditik kanpo dauden sektoreetan aurkitzen dituzte lanpostuak hemen, edo beste toki batzuetara migratzen dira, aisialdi digitalaren munduan lan horren bila.

BIME PRO GAME BIZ bere lehen edizioan, tokiko entretenimendu digitaleko industriaren elkarrekintzaren topagunea egiteko asmoz sortu da, industria hau bultzatzeko.

Hurrengo belaunaldiko protagonistak izango diren bideo-jokoekin lotutako arloak ikasten dituzten pertsonak izango dira gure oinarria.

Programa hau ikasle horiei zuzenduta dago. Marketina, nazioartekotzea, bideojokoen diseinua negozio eredu berrietara zuzenduta, bideojokoen eta musikaren arteko loturak, front-line ekintzailetza eta inspirazioa. Errealeko aisialdi interaktiboarentzako benetako irtenbideak.

BIME PROk, GAME BIZ garatzeko inguru egokia eskaintzen du. Sorkuntza industriak komunean jartzen ditu musika industriaren, ikus-entzunezkoen, ekintzailetzaren, teknologia berrien, berrikuntzaren eta internazionalizazioaren arteko sinergiak lortzeko.

 

Josu Cobelo, Komisarioa BIME PRO GAME BIZ-en

(BIME Pro Taldeak gazteleratik itzulita)

 

BIME PRO GAME BIZ-en programa osoa ezagutu ezazu