BIME PRO ekitaldian elkartzen da gure mugez barruko eta kanpoko musika-industria osoa eta aurtengo zazpigarren edizioak ere badu data. Hiru egunez, urriaren 30etik azaroaren 1era, BECen izango da! (Bilbao Exhibition Centre) sormenez eta networkingez gainezka egongo da eta musikako azken joeren berri emango da.

Beste urte batez ere BIME PROk programa orokorra izango du, industriako profesionalek emandako hitzaldiz eta panelez beteta eta jarduera berezi batzuk ere izango dira: BIME PRO Fests, jaialdiei buruzko biltzarra; BIME PRO Start Up! Competition, gazte ekintzaileentzako laugarren deialdia; BIME PRO Campus prestakuntza-zikloa eta International Videoclip Challenge, ikus-entzunezko edukiak sortu eta zuzentzen dituzten promesa berriak elkartzen diren gunea. Gainera, BIME CITYko programazioak Bizkaiko hiriburuko aretorik nagusienak beteko ditu bi gauetan, nazio eta nazioarteko mailan azaleratzen ari diren talenturik nabarmenenekin.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dira: 65 €, BIME PRO+ ; eta 95 €, BIME PRO+ LIVE.