Live

BIME PRO HIGHLIGHTS 2019

BIME PRO ZENBATEKOTAN

+2.800 BERTARATU

+1.400 ENPRESA

+200 HIZLARI

+100 HITZALDI

+700 SPEEDMEETINGS

+30 HERRIALDE

+300 JAIALDI

+70 STARTUPS

AFTERMOVIE 2019

Hizlari aipagarriak

Hauek izan ziren azken edizioko hizlari aipagarrienak

Mathew Knowles

Music Mogul

Scott Cohen

Warner Music Group

Rozalén

Artist

Amelia Hartley

Endemol Shine UK

Alfonso Lanza

Primavera Sound

Beverley Whitrick

Music Venue Trust

Tom Windish

Paradigm Talent Agency

Laura Davidson

AEG European Festivals

Olivier Robert-Murphy

Universal Music Group

Dominique Kulling

BMG

Federica Tremolada

Spotify

Ady Harley

Facebook / Instagram

Judy Cantor-Navas

Billboard

Fruzsina Szép

Lollapalloza Berlin / Yourope

Alastair Lindsay

Cord Worldwide

Berritasun nabariak

BIME PROk musikako feria iberoamerikarren topaketa inauguratuko du aurten. Kontinenteak konektatzeko eta Latinoamerikan sektorera hurbiltzeko planari jarraikiz, hurrengo edizioan AMCS – Atlantic Music Conferences Symposium topaketa abiaraziko da, hau da, Iberoamerikako hainbat herritako hamar feria bilduko dituen sinposioa. AMCS topaketaren xedea da Atlantikoaren bi aldeetako musika-industriaren jakintza-nodoen arteko sinergiak ezartzeko abiapuntua izatea. Nodo horietan, sektoreko profesionalak eta eremu latinoan eta iberiarrean dauden musikari buruzko konferentzia garrantzitsuenak elkartzen dira.

Azokak:

Westway Lab (Guimaraes, Portugal)
Cubadisco (La Habana, Cuba)
FIMPRO (Guadalajara, México)
LAMC (Nueva York, Estados Unidos)
IMESUR (Santiago, Chile)
BOMM (Bogotá, Colombia)
BIME PRO (Bilbao, España)
Circulart (Medellín, Colombia)
Pulsar (Santiago, Chile)
Fluvial (Valdivia, Chile)
BAFIM (Buenos Aires, Argentina)
SIM (Sao Paulo, Brasil)
Frecuencias (Santiago, Chile)

Nazioartekotzearen bultzada hori baliatuta, BIME PRO ekitaldirako Latinoamerikako Ordezkarien Sarea eratu dugu, honako herrialde hauekin: Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru eta Venezuela. Gure Ordezkarien Sareak (kazetariak, kultura-kudeatzaileak, managerrak eta sustatzaileak) BIME PRO ekitaldian ere parte hartuko du, AMCS(Atlantic Music Conferences Symposium) sinposioarekin antolatu dugun zeharkako topaketan eta Atlantikoaren bi ardatzen arteko zubi-lana egiteko asmoz, musikaren sektorerako negozio-aukera berriak sustatzearren.

Latinoamerikako gure Ordezkarien Sarean honako hauek biltzen dira:

FELIPE FRANÇA – Brasil
EDUARDO SEMPÉ – Argentina
CLAUDIA PEREIRA -Chile
ALEJANDRA GOMEZ – Colombia
ULISES SANCHEZ  – México
PEPITA GARCÍA-MIRÓ – Perú
OTTO BALLABEN – Venezuela

Espainiako musikaren sektorea egituratzen duten erakunde nagusiak –grabatutako eta zuzeneko musikarekin hasi eta eskubideak kudeatzen dituzten sozietate eta argitaletxeekin bukatu– elkartu egin dira Espainiako Musika Federazioa indartzeko asmoz, sektorearen interes kolektiboak sustatzearren. Espainiako Musika Federazioa eratzeko ekitaldia izango da BIME PROn, eta Federazioko eta UK Music elkarteko ordezkariak elkarrizketan arituko dira musikaren balio-kateko hainbat eragileren arteko lankidetzak sektorea indartzeko duen garrantziari buruz.

Goi mailako hainbat gairen inguruko formakuntza praktikoa, arlo desberdinetako nazio eta nazioarteko profesional onenen eskutik.

Argakigintzako teknikak kontzertuetan“, Javier Bragado-rekin

Youtube artistentzat“, Cristina Roda-rekin

Bideo-jokoak eta soinu-sormenacurated by MrJamCMM, Iñigo Corcuera eta Alberto Macías-ekin

Masterclass produkzio musikala” curated by SAE Institute, Mike Cave-rekin

Nola filmatu bideoklip bat…bidean gureak egin gabe“, Lyona-rekin

BIME TECH

BIME PRO lehen hornitzaile azoka. BIME TECH tamaina guztietako ekitaldietan konponbideak eskaintzen dituzten profesional, zerbitzu-enpresa eta teknikarientzako sortu da, bai sektorean urteak daramaten pertsona horientzat, bai sektorean sartu nahi dutenentzat ere. Hitzaldi eta solasaldiak aditu onenekin, bizitza errazten dizuten berrikuntzak eta, nola ez, negozio-aukera ugari nahasten dira.

Hitzaldi eta mahai-inguru aipagarriak

Ikus-entzunezko mota guztietako formatuak kontsumitzeko dinamika berri honek aisialdirako aukerak sortzeko, produzitzeko eta finantzatzeko modua aldarazi du. Zeintzuk dira inpaktu globala izango duten tokiko eduki originalak sortzeko gakoak? Eta aisialdi musikaleko edukien kasuan? Zer formatu berri sortu dira merkatuaren testuinguru berrian? Zer narrazio-teknikarekin? Zer ikus-entzule motarentzat?  Edukia ekoizteko zer modu berri eta zer finantzaketa-eredu berri sortu dira? Zein banaketa-eredurekin? Nola egokitu? 

Hizlariak: Alberto Burgueño, Aletxu Echebarría, Amparo Miralles, Cristian Liarte, Tinet Rubira

Nola arakatu sustraien tartean baina etorkizunari eta (batez ere) orainaldiari begira? Zer irabazi eta zer galtzen duzu musika eta aktibismoa uztartzen dituzunean? Norengan pentsatu behar duzu abesti bat sortzeko garaian? Galdera asko sortzen dira Rozalén-en aurrean; izan ere, kantautore etiketa gainditu eta gauza garrantzitsu bezain konplikatua izatera iritsi baita: belaunaldi baten ahots bihurtu da. Jendaurrean partekatzeko gauza asko BIME PRO Campus ekitaldian.

Hizlaria: Rozalén

Saio honetan, 2019. urtean Madrilgo Carlos III.a unibertsitateko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek Emakumeak Musika Industrian Elkartearekin elkarlanean egindako lanaren lehen emaitzak aurkeztuko dira. Inkesta batean eta eztabaida-talde batean oinarritutako metodologia hartuta abiapuntu, musikaren sektoreko lanbideetan emakumeen egoera zein den azalduko dugu.

Hizlariak: Celia Carrillo, Dafne Muntanyola Saura, J.Ignacio Gallego

Musika-jaialdiak nazioarteko inbertitzaileen xede bihurtzen ari dira. Espainian, gero jaialdi gehiago dira inbertsio-funtsen partaidetza dutenak, baina hainbatek uko egiten diote formula horri. Lortu al daiteke jaialdien izaerari eta independentziari eustea testuinguru berri honetan? Musikaren merkatuan inbertsio-taldeak sartzeak onurak –ala eragozpenak– al dakartza? Mahai-inguru honetan, alderdi horiek eta beste batzuk aztertu ahal izango ditugu profil desberdineko jaialdiekin batera.

Hizlariak: Alfonso Lanza, Carlos Seixas, Christof Huber, Frzsina Szép, Grodon Masson

Teknologia musika-sektorearen aliatu nagusia izan daiteke arazo oso konplexuak konpontzeko (eskubideen kudeaketa kolektiboa, birsalmenta, pirateria, sustapena, errentagarritasun diskografikoa…). Baina horrek guztiak mutur-sartze handia eragin dezake erabiltzaileen pribatutasunean. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eta Europako Estatuek lege-betebehar, muga eta zigor garrantzitsuak ezarri dituzte datuak babesteari dagokionez. Alde batetik, musikaren arloko enpresa eta artistek azken teknologiak erabiltzailearen eta, bestetik, erabiltzaileen intimitate eta eskubideen arteko oreka zaila aztertuko dugu.

Hizlaria: Manuel Ángel López Pérez

Herri-musika garaikideko jaialdiak elkartzeko, aisialdiko eta lanerako gune izaten dira, eta hainbat baliabideren kontsumoa eragiten duen kultura-jarduera bihurtzen dira; jarduera horrek gizartean, ingurumenean eta ekonomian eragina izaten du. Ildo beretik, FMAtik Ekintza Plana garatzen ari dira musika-jaialdiak Agenda 2030era egokitzeko eta klima-aldaketarekin lotutako Pariseko konpromisoak betetzearren.

Hizlaria: Patricia Gabeiras

Autorea, katedraduna, irakaslea, hizlaria, enpresaburua, musika-exekutiboa, artisten managerra eta Music World Entertainment (MWE) enpresaren sortzailea; horiek dira Mathew Knowles enpresa-zientzietako doktorearen ibilbide profesionala hobekien laburbiltzen duten hitzak. Egoitza Houston-en izaki, munduko musikako eta entretenimenduko enpresa multzo garrantzitsuenetako bat da MWE. Mundu osoan 450 milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta artista handienekin lan egin du, hala nola Chaka Khan, Earth Wind & Fire, The O’Jays, Destiny’s Child, Solange eta Beyoncé, besteak beste.

Hizlaria: Mathew Knowles

Musika latinoa ez da “eztanda” sorta bat, milioika pertsonaren kultura-ondarea baizik. Teknologia bidezko sarbide orokorrari esker, abesti latino berriak hit bihurtzera irits daitezke, orain arte burutik pasa ere ezin zen eskala batean; horri esker, halaber, hamarkadatan ez-aktibo egon den katalogo latinoetako musika berriro ere indarra hartzen has daiteke. Dena den, milioika abesti ezkutuan daude zerbitzu digitaletan. Disko eta master zaharrak mundu osoko biltegiratze-unitateetan sakabanatuta egongo lirateke horiek zaindu eta gorde nahi dituzten bildumazaleen eta zigiluen lanik gabe.

Hizlariak: Judy Cantor, Rosa Marquetti, Octavio Arbelaez, Pepita García Miró, Iñigo Pastor

Mondo Sonoro aldizkariak hogeita bost urte bete ditu hilean behin musikari buruzko berriak biltzen dituen doako argitalpen independente moduan. Argitalpenaren arduradun enblematikoenekin solasaldia egingo dugu, eta bere formularen sekretua zein den azaltzeaz gain, horrelako aldizkari batek industria diskografiko globalaren aldaketei nola aurre egin dien eta aldaketa horiek nola gainditu dituen ere azalduko digute.

Hizlariak: Iker Bárbara, Joan S Luna, Luis J Menéndez, Sergio Marqués, Yahvé M. de la Cavada

Mahai-inguru honetan bilduko diren aditu handiak konponbideak aurkitzen saiatuko dira, besteak beste, honako arazo hauei dagokienez: caché-en inflazioa vs sarrera-salmentaren jaitsiera, headliner falta, Brexit-ak zer eragin izan dezakeen Europako industrian, sustatzaile handiak zer eragin izaten ari diren merkatuan…

Hizlariak: Carlos Abreu, Laura Davidson, Eleanor McGuinness, Mark William Vaughan, James Simmons

BIME PRO Campus

BIME PRO Campusa ikasleentzako ikastaro trinkoa da, eta kultura-industrien eta, bereziki, musikaren sektoreko arloen gaineko interesa dutenei zuzenduta dago, hau da, alderdi artistikoa, management, produkzioa, kontratazioa, argitalpenak, lege-arloa, marketina, teknologia berriak eta abar. Urte honetan gainera, erronkaren bitartez aukeratutako hurrengo hamarkadaren jaialdien gainean hausnartzera gonbidatzen zituen 32 ikaslek, gozatu zuten eraketa teoriko-praktikoko bi egun estraz, BIME PRO Campus+-en aldeko programako parte bezala. Aurten ere, musika-industriaren eremu desberdinak bere gain hartzen zituzten bost Tailer Profesional egin dira.

+1000 IZEN-EMATE CAMPUS+ ERRONKAN
“ETORKIZUNEKO JAIALDIA DISEINATU”

160 BERTARATU BIME PRO CAMPUS-EN HIRU JARDUNALDI

% 75EK CAMPUSAK MUSIKA-MERKATUAN SARTZEN LAGUNTZEN DUELA IRIZTEN DU 

PROFESIONAL ONENEN ESKUAREN 5 TAILER

206 IZEN-EMATEA TAILER PROFESIONALEAN

Startup Competition

Startup Competition BIME PRO-ren nazioarteko lehiaketa da. Bertan, 8 startup-ek 6 minutuko pitch batean bidez beren proiektua aurkezten dute epaimahai eta nazioarteko inbertsiogile-talde baten aurrean. Ezinbesteko topaketa izanga da da sormeneko, musikako eta mundu digitaleko startup-ak bultzatzeko.

Startup Competetion-en saria Trade Mission bat da, South Summit Mexiko, Bogotá eta Madrilera, eta antolatzaileek ordainduko dituzte startup-eko kide baten bidaia- eta ostatu-gastuak; horretaz gain, networking-eko aukera berriak ere eskainiko dira, hau da, ekintzailetzaren sektoreko eragile eta inbertitzaileekin bilerak egiteko hitzorduen zerrenda bat.

STARTUP IRABAZLEA

A Note Music

ANote Music ubi bat sortzen du inbertitzaile eta sortzaile artean. Trukearen bidez inbertsioa eta Copyrights-eko merkaturatzea sortzaileei likidotasuna sortzen duen bitartean baimentzen dizkien lehen plataforma.

BIME CITY-ko aktibitate nabarmenak

  • + 50 doako kontzertuak Bilboko erdigunean
  • Someone-ren ‘Orbit Augmented Reality’ erakusketa Basquery-n
  • La Habitación Roja-ren ‘In the Middle of Norway’ dokumentala proiekzioa + hizketa + kontzertu akustikoa Bilborock aretoan
  • BIME KIDS: Haur eta helduek musikaz, arteaz eta teknologiaz modu berritzaile eta original batean gozatzeko moduko jardunaldia izan zen. Une ahaztezina igaroko dugu Miss Biotza, Billy Boom Band eta Trakamatraka taldeekin batera, eta jakin-mina eragingo diguten jarduerak egiteaz gain, soinu berriekin eta musika egiteko modu berriekin esperimentatuko dugu.

BIME CITY-KO TALDE NABARMENAK

Bi egunez Europa eta Latinoamerikako etorkizun oparoko talentuak Bilboko 11 aretorik ikonikoenetako agertokietan izango dira eta 50 kontzertu eskainiko dituzte mugak gainditu eta bertako jendea dantzan jartzeko. BIME PROko profesionalentzat erakusleiho bikaina eta bilbotar ikus-entzuleentzat ahogozagarria.

El Columpio Asesino

España

Lina_Raül Refree

Portugal

Desorden Público

Venezuela

Thomas Azier

Holanda

Carly Wildford

Reino Unido

Lysistrata

Francia

Joseba Irazoki eta Lagunak

España

Yo Diablo

España

Ela Minus

Colombia

Nøgen

España

Kartel osoa

Aftermovie BIME CITY 2019

Aftermovie BIME KIDS

BABESLE NAGUSIAK

BIME PRO-ren inguruko iritziak

  • “BIME PROk musika bizi eta arnasten du, Bilbo musikaren erakusleiho nagusia bilakatuz. Networking-erako topaketa inspiratzailea eta musikaren eta sormen-industrien esparru guztietako profesionalentzako topagune aipagarrienetarikoa”.

    Olivier Robert-Murphy

    Universal Music Group, Chief of Possibilities

  • “BIME 2019 merkatu handia izan da. Kalitate handiko azoka dela erakutsi du, Europako merkatuei listoia oso altu jarriz. Festibal ugaritako ordezkariak eta sektoreko beste hainbat eragile egoteak negozio aukera bikainak eskaintzen ditu”.

    Pepita García-Miró

    Cernícalo Producciones, Fundadora

  • “BIME PROren eskaintza, edukia eta networking-erako aukerak izugarriak dira. Eta urtetik urtera gero eta gehiago nazioarteratzen ari den jardunaldi bat dale uste dut”.

    Beverley Whitrick

    Music Venue Trust, Strategic Director

  • “Informazio gaindosiren garai hauetan, BIME PRO komunikazio oasi bat da, beste ekitaldietatik ezeberdintzen duena. Gure artean hitz egiten dugu, elkarri entzuten gara, inspirazioa partekatzen dugu… oso zaila da BIME PROtik esku hutsik alde egitea”.

    Darío Prieto

    Diario El Mundo, Responsable de música

  • “BIME PRO esperientzia izugarria eta aukera paregabea da industriaren protagonista nagusiekin konektatzeko. Horrez gain, eszenako pentsalari bikainekin ezagutzak partekatzeko abagune aparta da”.

    Federica Tremolada

    Spotify, Managing Director for Southern & Eastern Europe