Live

BIME PRO HIGHLIGHTS 2020

BIME PRO ZENBATEKOTAN

3.007 PROFESIONAL

1.500 ENPRESA

150 HIZLARI

61 HITZALDI

800 SPEEDMEETINGS

50 HERRIALDE

300 JAIALDI

34 STARTUPS

AFTERMOVIE 2020

Hizlari aipagarriak

Hauek izan ziren azken edizioko hizlari aipagarrienak

Jean-Michel Jarre

Electronic Music Composer & Cultural Ambassador

Tini

Artista

C.Tangana

Artista

Linda Perry

Linda Perry Management

Eduardo Cabra

Artista eta Ekoizlea

Donita Sparks

L7

Rafa Sardina

Fishbone Productions, Inc.

Georgia Taglietti

Advanced Music / Sonar Festival

Jordi Évole

Producciones del Barrio

John Acquaviva

Plus Eight Equity Partners

Berritasun nabariak

Goi-mailako prestakuntza-programa praktikoa, nazioko eta nazioarteko esparru bakoitzeko profesional onenen eskutik. Honako gai hauek jorratu zituzten:

Beste urte batez, eta gaur egungo garaietara egokituz, BIME pro elkarteak Iberoamerikako AMCS musika-azoken bigarren edizioa egin zuen. Sinposio hori modu birtualean egin zen, eta Latinoamerikako eta Iberiar penintsulako hainbat herrialdetako hamabi azokatako ordezkariak bildu zituen.

Santas Pascuas Eguberrietako jaialdiaren bosgarren edizioaren aurkezpena, Javier Muruzabal jaialdiko zuzendariaren, Albaro Arizaleta jaialdiaren zuzendari artistikoaren, Javier Lacunza NICDOko zuzendari kudeatzailearen eta Peio Reparaz Zetak jaialdiko buruaren eskutik. Moderatzailea: Fernando Garayoa.

Atlantikaldia, Bay of Biscay eta Jazz Vitoria Festival jaialdien aurkezpena, Musika Bulegoa elkarteak moderatua.

BIME TECH

Esparru eta areto handietako kudeatzaileak BIME Tech zentroan bildu ziren berriro, COVID osteko erronkei buruz hitz egiteko: segurtasuna, edukiera, ziurtagiriak eta ekitaldi eta jaialdiek bilatzen dituzten garapen-helburu iraunkorrak. Bi jardunalditan banatutako programa zabala aurkezteaz gain, hornitzaileen foroak stand gune bat izan zuen, non hainbat erakuslek beren produktuak eta berrikuntzak erakutsi ahal izan zituzten.

Hitzaldi eta mahai-inguru aipagarriak

C. Tangana-ren musika-ibilbidean barrena bidaiatuko dugu artistak berak eta bere taldeak gidatuta; proiektuaren gako guztiak aztertuko dituzte, sorkuntzaren, antolaketaren eta enpresaren ikuspegietatik begiratuta.

Musika elektronikoaren aitzindari, Jean-Michel Jarre lehenengotariko musikari elektronikoa izan zen, eta 1977an nazioarteko ospea lortu zuen bere lehen album handiarekin: “Oxygène”. Disko horren 18 milioi kopia baino gehiago saldu dira mundu osoan, eta Jarrek 80 milioi album baino gehiago saldu ditu, orotara. Zuzeneko emanaldietan berritzaile peto-petoa da; bere musika entzule ugarirengana iristea lortu du, eta ikuskizun esklusibo eta paregabeak eskaintzen ditu. Mao osteko Txinan jotzera gonbidatu zuten mendebaldeko lehen musikaria izan zen; Egiptoko Piramide Handietan jo du, Saharako basamortuan Marokon edo Israelgo Itsaso Hilean, besteak beste. 2013ko ekainean, Jarre CISAC Autore eta Konpositoreen Sozietateen Nazioarteko Konfederazioko presidente hautatu zuten. Kargu horretan egon zen 2020ko maiatzera arte eta, orduan, CISACen Ohorezko Presidente izendatu zuten.

Musika esperientzia bizia eta askotarikoa da, esperientzia sentsorial, motor, kognitibo eta emozional askotariko eta bizienetako bat, eta historiak aldatzeko ahalmena du, leun-leun; gu emozionatzeko eta gure gogo-aldartea aldarazteko duen leuntasun berdinarekin. Kontakizun bat, casting-a, muntaketa eta gidoia berdinak izanik, erabat aldatzen da musikalizazioa aldatuz gero; hainbeste aldatzen da ezen edozein kontakizun askoz ere handiagoa eta zirraragarriagoa egiteko gai baita, edo suntsitu eta txiki-txiki bihurtzeko gai, musika oker hautatuz gero edo ikusleari transmititu nahi zaiona oker interpretatuz gero. ENG- Music is one of the most powerful and diverse sensorial, motor, cognitive and emotional experiences. Music can change stories just as subtly as it can thrill us or change our mood. The same narrative with the same cast, editing and script changes completely depending on the music. It can make a story bigger and more impressive, or it can ruin it and make it smaller if you choose the wrong music or if it is a mistaken interpretation of what is meant to be conveyed to the audience.

Yembe! eta Conecta FICTION-ekin elkarlanean.

The cultural industry is one of the protagonists of the current crisis. The silver lining is its social contribution during one of the most globally complicated times in recent years. The downside, the journey through the wilderness for artists, professionals and companies, especially those most connected to live arts. How have public administrations approached this situation? And above all, how will they face the immediate future? Several public officials with responsibilities in culture will discuss plans, budgets and ideas for music and culture in 2021.

2016. urtean lehen diskoa argitaratu zuenetik, TINI fenomeno bihurtu da mundu osoan: 24 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialetan eta 3 mila milioi erreprodukzio lortu ditu, audioko eta bideoko kanalen artean. TINI Europan eta Latinoamerikan barrena ibili da “Quiero Volver” birarekin 2019/2020 aldian; horren barruan, sarrera guztiak 9 aldiz agortu zituen Buenos Aireseko Luna Park aretoan. TINIren azken estreinaldien artean daude “Recuerdo” (99 milioi erreprodukzio), platinozko diskoa lortu duen “Oye” (301 milioi erreprodukzio), platinozko disko bikoitza lortu duen “Fresa” (379 milioi erreprodukzio) eta platinozko diskoa lortu duen “22” (365 milioi erreprodukzio). TINIk kolaborazio asko egin izan ditu punta-puntako artistekin, hala nola Sebastian Yatra, Karol G, Morat, Greeicy, Cali y El Dandee, Mau & Ricky, Alesso, Jonas Blue, Alvaro Soler, Ovy on the Drums, Nacho eta The Vamps. Espainiako La Voz telebista-saioan epaimahaikide izango da TINI hurrengo denboraldian, Alejandro Sanzekin batera.

“TikTok-i esker, Fleetwood Mac taldearen abesti bat arrakasten zerrendara itzuli da, abestia atera zenetik 33 urte igaro direnean”. Zalantzarik gabe, TikTok, edukiak sortzeko plataforma handi berria izateaz gain, negozio-aukera berriak eta aukera artistiko berriak sortzen ari da artistentzako eta diskoetxeetarako. Nola baliatu behar dute artistek plataforma hori? Zein da balio-kaltea eta etekina? Nola kapitalizatzen da obraren erabilera edukiak sortzean? Gai horiek aztertuko dituzte, besteak beste, Alberto Lopezek (TIKTOK) eta Jordi Tellok (Sony Music entertainment España).

Startup-ekin lotutako abiaraztearen eta inbertsioaren arloan garrantzi handiko 3 hizlari eztabaidan arituko dira: indartzen ari diren joera globalak nola baliatu hazkunde esponentzialeko eta ikuspegi globaleko produktuak eraikitzeko, prozesuak dituen arriskuak baina baita alde onak ere, eta arrisku-kapitalak gune hasiberri horietan dituen aukerak; izan ere, indartzen ari diren guneak izan arren, batzuetan ez dira oso ezagunak eta etorkizunean badirudi joera globala izango direla. Moderatzailea: Julián Mazoteras (Media Digital Ventures-eko analista).

Musika-kazetaritzaren bilakaera musikaren bilakaerarekin batera doa, genero berriak sortzen dira, horien kode estetiko eta dialektikoak hartzen ditu, musika testuinguruan kokatzen du, musikaren historia kontatzen du eta, zenbaitetan, musikaren parte izaten bukatzen du. Musika urbanoa ez da salbuespen bat izan; plataforma digitalen babespean garatu den bitartean, generoan espezializatutako komunikabideek hainbat formatu hartu dituzte, hala nola webguneak, podcast-ak edo baita online telebistak ere. Musika-kritikaren azken gotorlekua al da sarea? Disko-etxeak eta artistak zaleekin zuzenean komunikatzeko aukera dutenez orain, musika-prentsak preskriptore izateari utzi al dio ingurune digitalean? Zer formatu ditugu orain esku artean? Zer ekarriko digu etorkizunak? Musika urbanoak eta haren ekosistemak erantzungo diete galdera horiei guztiei.

PAM-ekin elkarlanean.

Kigo-k Espainian izan den paradigma-aldaketaren gakoak aztertuko ditu, hainbat artistarekin izandako esperientzian oinarrituta, hala nola C. Tangana, Sticky M.A., Chico Blanco eta Flaca.

Konpainia diskografikoen bilakaera eta egokitzapena, musika-konpainia global bihurtu arte. Interneten sorrerak eragindako eraldaketatik azkenaldiko gaietara, hala nola COVID-19a eta bere ondorioak.

BIME PRO Campus

BIME PRO Campusa ikasleentzako ikastaro trinkoa da, eta kultura-industrien eta, bereziki, musikaren sektoreko arloen gaineko interesa dutenei zuzenduta dago, hau da, alderdi artistikoa, management, produkzioa, kontratazioa, argitalpenak, lege-arloa, marketina, teknologia berriak eta abar. Urte honetan gainera, erronkaren bitartez aukeratutako hurrengo hamarkadaren jaialdien gainean hausnartzera gonbidatzen zituen 32 ikaslek, gozatu zuten eraketa teoriko-praktikoko bi egun estraz, BIME PRO Campus+-en aldeko programako parte bezala. Aurten ere, musika-industriaren eremu desberdinak bere gain hartzen zituzten bost Tailer Profesional egin dira.

CAMPUS BEKARAKO +80 IZEN EMATEA
“NOLA EGIN JAIALDI JASANGARRIAGOA?”

+130 ONLINE PARTE-HARTZAILE
+70 BERTARATZE PRESENTZIAL

% 96k USTE DU CAMPUSAK MUSIKA-MERKATUAN SARTZEN LAGUNTZEN DUELA

Startup Competition

Aurten ere, BIME PRO Startup Competition nazioarteko lehiaketak proiektu berritzaileena eta musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako etorkizun zabalena duena aukeratu eta babestu nahi du, irabazle suertatzen den startupa Trade Mission South Summit-era sariarekin sarituz.

STARTUP IRABAZLEA

Music Hood

Music Hood, artistentzako plataforma, artistek egina. Streaming musikaletarako mundu birtuala, festa edo kontzertu baten 3.0 esperientzia eskaintzen duena.

This is custom heading element

2015ean, Pau Dones abeslariari (‘Jarabe de Palo’) minbizia diagnostikatu zioten, eta harekin bizi izan zen 5 urtez. Hil baino hogei egun lehenago, Jordi Evole lagunari deitu zion ospitaletik, eta esan zion: “Oso egun gutxi geratzen zaizkit bizirik, eta Aran Haraneko nire etxean eman nahi ditut. Gustatuko litzaidake igotzea, solasaldi bat izatea, grabatzea eta nahi duzuna egitea “. “Zuk ematen didazun hori” da hitzaldiaren emaitza.

Jordi Évole zuzendarikideak dokumental hunkigarri hau aurkeztu zuen eta, emanaldiaren ondoren, filmari buruzko elkarrizketa eta eztabaida saioa egin zen.

BIME CITY ONLINE ETA OFFLINE

BIMEk talentu nazional gorakorraren atalik bikainena eraman zuen Bizkaiko hiriburura, aurreko urteekin alderatuta formatu murritzean, edukiera murriztearen ondorioz. Hala ere, showcase-en zikloak egungo egoerara egokitzen jakin zuen, eta zuzeneko kontzertuak streaming bidez eskaini zituen bere plataformaren bidez, ekitaldiaren 4 egunetan zehar Latinoamerikako eta Europako artista eta banden grabazio batzuekin batera.

Kartel osoa

Aftermovie BIME CITY 2020