Live

BIME PRO HIGHLIGHTS 2021

BIME PRO ZENBATEKOTAN

3.500 PROFESIONAL

1.450 ENPRESA

250 HIZLARI

105 HITZALDI

1085 SPEEDMEETINGS

45 HERRIALDE

310 JAIALDI

32 STARTUPS

AFTERMOVIE 2021

HIZLARI AIPAGARRIAK

Hauek izan ziren azken edizioko hizlari aipagarrienak.

Raphael

Artista

Mala Rodríguez

Artista

Shirley Manson

Singer & Songwritter

Fabio Acosta

Vibras Lab

Li Saumet

Bomba Estéreo

Gay Mercader

Rosa Lagarrigue

RLM

Simón Mejía

Bomba Estéreo

Natasha Gregory

Mother Artists

Jon Ollier

One Fiinix Live

Ralph Simon

Mobilium Global

Albina Cabrera

KEXP

Iván Alarcón

Vibras Lab

Diego Manrique

Periodista Musical

Alex Bruford

ATC Live

Berritasun nabariak

Espainiako Musika Editoreen Elkarteak (AEDEM) “Aldaketak eta erronka berriak digitalizazioaren testuinguruan” izenburupean antolatu zuen aurten Musika Edizioaren Lehen Kongresua. Hausnarketarako eta elkarbizitzarako gune bat, aurreko topaketetan sartu ez diren diskurtso berriak ezagutzeko. Kongresuak musika editoreak gaur egun betetzen duen eginkizunari buruz hausnartzeko, ikus-entzunezko baliabideetan duen funtzioa definitzeko eta balio-kateko aktoreen arteko elkarrizketa sustatzeko balio izan zuen, besteak beste.

2021ean, BIME PROk gune bat sortu zuen, aukera-berdintasunean oinarritutako industria baten alde borrokatzen duten nazioko eta nazioarteko ekimen nagusiak biltzeko, ekimen horien oihartzuna handitzeko eta helburu komun baten alde lan egiten jarraitzeko. Music Equality Forum, MIM, Keychange, shesaid.so, Ruidosa, We Are Equals, Femnøise eta MUSAP bezalako elkarteen lehen proiektu komuna bihurtu zen. Panelek, workshopek eta beste jarduera berezi batzuek osatutako zikloa.

Lehen aldiz, musikaren eta telebistako fikzioaren industriak proiektu komun batean batu ziren bi munduetako talenturik onenak sustatzeko. Horrela, BIME pro eta Conecta Fiction taldeek “Pitch Music Series” aurkeztu zuten. Fikziozko telesailetan musikak duen garrantzia aitortzeko, industria biak inoiz baino lotuago dauden honetan, nazioarteko deialdi bat egin genuen, garapenaren hasierako prozesutik musikaren jatorrizko erabileragatik nabarmentzen diren proiektuak saritzeko.

Musikako eta telebistako profesionalek osatutako Argitalpen Batzordeak 6 serie-proiektu hautatu zituen Conecta Fiction azokan aurkezteko. Lehen pitch saio baten ondoren, Batzordeak 3 proiektu aukeratu zituen, eta Bilboko BIMEren bihotzean finalera pasatu ziren.

IRABAZLEA: “Chapa Discos”, Eduardo Torallas y Manuel Gancedo.

2021ean, Premios Fest gogoz itzuli zen, baina, batez ere, gure sektorearekiko esker onez eta harrotasunez. Horregatik, edizio berezi batean, Espainian egiten diren Musika Jaialdien garapenaren eta arrakastaren alde lan egiten duten enpresak eta profesionalak ordezkatzeaz arduratzen diren elkarteen lana aintzatetsi eta balioetsi zen. Elkarte horiek azkeneraino borrokatu dira ordezkatzen duten lanbidearekiko errespetua eta babesa emateko. Ohorezko izaerarekin, Premios Fest-ek Espainiako jaialdien sektoreko industriaren ordezkari nagusiak bildu eta aintzatetsi zituen BIME PRO-ren bederatzigarren edizioan.

Duela bi urte baino gehiagotik, Carlos Galán Subterfuge Recordseko CEOak mikrofonoen aurrean eseri ditu hemengo eta LATAMeko musika-industriako pertsona garrantzitsuak. Konpainietako presidenteak, sustatzaileak, managerrak, editoreak edo musika-kazetariak, musikaren negozioaren azken 50 urteak, bilakaera eta eraldaketa ulertzeko ezinbestekoa den soinu-entziklopedia moduko bat sortuz, errotik ikertuz. 100. atala ospatzeko, programa berezi bat antolatu zen, benetako hiru totemekin: Rosa Lagarrigue, Gay Mercader eta Diego A. Manrique.

Faro, Iberoamerikako musika eta kultura baliabideen aliantza, 2020ko irailean sortu zen, pandemia betean, eskualdeko erreferentzia bihurtzeko. Ahaleginak batuz, sinergiak sortuz eta akordioak ezarriz, eskualdeko sorkuntzaren eta sortzaileen zabalkundea eta ikusgarritasuna bultzatu nahi ditu. Horrela, BIME Pron egingo den aurkezpenean Faroren helburu, jarduera eta proiektuez hitz egingo da, gaur egun bederatzi herrialdetako hamar hedabidek osatzen duten ezaugarri horiek dituen lehen proiektua. Faro: indie Hoy (Argentina), Indierocks! (Mexiko), Magazine am: PM (Kuba), Mondo Sonoro (Espainia), Piiila (Uruguai), POTQ (Txile), Rock Achorao ‘(Peru), Scream & Yell (Brasil), Shock (Kolonbia) eta Zona de Obras (Espainia).

Nafarroako Live Music! Koktelean iragarri eta aurkeztu zen MIN-sarien XIV. edizioa. 2021eko adibideari jarraituz (Burgos izan zuen operazio-gune), datorren urtean Iruñeko Navarra Arena izango da horien egoitza. Musika Independentearen hitzordua 2022ko apirilaren 27an, asteazkena, izango da, eta 3.000 lagunentzako lekua izango du.

Hitzaldi eta mahai-inguru aipagarriak

M3 Music artisten agentzia independente eta kolonbiarra da, eta arrakastatsuenetako eta jasangarrienetako bat izatea lortu du; besteak beste, Bomba Estéreo-ren talentua esportatzearen erantzule da. Agentziaren sortzaileetako bat eta CEOa den Camila Saravia eta Management eta Negozio Berrien zuzendaria den Daniel Zawadzki solasean jarriko ditugu José Fajardorekin, Madrilgo kazetaria, El Mundo egunkariko berriemailea eta Gladys Palmera-ko kidea da.

Hizlariak: Li Saumet, Simón Mejía, Camila Saravia, Daniel Zawadzki, José Fajardo

J. Balvin-en arrakasta, gertaera garrantzitsuenak eta marka bideratzen ditu Fabio Acosta-k eta, oraingoan, Kolonbiako pop irratiko ahots ezagunenetako batekin elkarrizketan jarriko dugu: Alejandro Marín; musikaren arloko figura, industria eta joerei buruzko Kolonbiako podcast entzunena eta ikusiena sortu du, eta Historia secreta de la música (Planeta argitaletxea) liburua ere idatzi du.

Hizlariak: Fabio Acosta, Alejandro Marín.

Raphael-en berebiziko ibilbidearen hasiera Eurovisión jaialdian izan zen, Espainiaren ordezkari izan baitzen eta, horren ondoren, mundu osoan kontzertuak ematera iritsi da, abesti ezagunenak interpretatuz. Sari garrantzitsuak jaso ditu: urrezko 335 disko eta platinozko 50 disko. Haren abestiek milioika salmenta eta streaming lortu dituzte, zeren entzuleria behin eta berriz berritu duen artistarik izan baldin bada, hori Raphael baita. Aitona-amonetatik bilobetara, klasikoetatik rockzaleetara… Nor ez da hunkitu Raphael-en ahots handiarekin? Haren legatua ondare nazionala da, eta artista gazteagoen ibilbidea garatzeko funtsezkoa izan da, Raphael-en arrakastak eta talentuak utzitako arrastoari jarraikiz.

Hizlariak: Raphael, Leyre Guerrero.

Musika kudeatzen duten nazioko eta eskualdeko erakundeak ugari dira, eta bakoitzaren helburuak eta lan egiteko moduak desberdinak dira, baina guztiek ere badute helburu komun bat: artistei eta musikaren arloko profesionalei ibilbidean aurrera egiten laguntzea, lurralde barruan nahiz kanpoan. Argentinako Inamu, Chilemúsica, Kolonbiako Kultura Ministerioa eta Kubako Musikaren Institutua dira, besteak beste, talentu artistikoaren eta musika-industriaren garapenaren alde egindako lanaren adierazgarri; hitzaldi honetan, nola lan egiten duten azalduko digute lehen pertsonan, zeintzuk diren haien helburuak eta etorkizuneko asmoak, eta artista eta profesionalak nola baliatzen diren haien baliabideez eta laguntzaz musika-proiektuak are gehiago garatzeko.

Hizlariak: Arkaitz Villar, Francisca Sandoval, Diego Boris Macciocco, Indira Fajardo, Leydi Higidio.

Bira baterako ideia bat gauzatuko duen lantaldea eta azpiegitura diseinatzea. Hasiera-hasieratik: Sormenezko ideiei forma ematea, prozesuan gakoak diren eragileak, artistari eta managementari aurkeztea, organigrama desberdinak bira baten lantaldeko kideentzat. Aurrekontua egitea eta pertsona egokiak kontratatzea. Bira baten eszenario guztiak moduluka diseinatzea.

Hizlaria: Agustín Boffi

Mundu osoan egin da ezagun Mala Rodríguez bere parerik gabeko estiloagatik, agertokian duen bizitasunagatik eta letra irmoak egiteagatik, eta hip-hop estiloko artista errespetatuenetako bat izatea lortu du. Haren katalogoa erreferentzia bihurtu da generoan, Espainian ez ezik, Estatu Batuetan, Puerto Ricon eta Latinoamerika osoan ere. Musika urbanoari dagokionez, “Disko onenaren” eta “Abesti onenaren” Latin Grammy saria irabazi duen emakume bakarra eta lehena da.

Hizlariak: Mala Rodríguez, Julio Leiva.

Badira urte batzuk musikaren industrian genero-arrakala ikusgai egiteko eta murrizteko kezka areagotzen ari dena. Nazioarteko lankidetzako proiektu, talde eta  kolektiboek bat egiten dute ekosistema batean, eta ardatz nagusi hau du: emakumeek agertokiaren gainean eta azpian ordezkaritza handiagoa izan dezatela sustatzea eta bultzatzea, industriaren barruan egiten diren mota guztietako eginkizunetan. Saio honetan, berdintasunaren aldeko borrokan diharduten Estatuko eta nazioarteko 5 erakundetako ordezkariak bilduko ditugu lehen aldiz, haien esperientziak partekatu ditzaten, lankidetzaren erronkak aztertu ditzaten, eta BIME PROtik elkarlaneko etorkizun baterako ideiak eta ikuspegiak planteatuko ditugu.

Hizlariak: Natalia San Juan, Ludovic Assémat, Carmen Zapata, Mia Ternström, Camila González.

Shirley Manson musikari ezaguna rock alternatiboko Garbage taldeko abeslari solista eta konpositorea da. Taldeak 17 milioi disko saldu ditu, guztira, eta mundu osoko erreferente izatera iritsi da, zuzeneko showei dagokienez. Gaur egun, laurogeita hamarreko hamarkadan sortutako rock alternatiboko talde garrantzitsuenetako bat da oraindik ere, eragin handienetakoa duena. Izan ere, Shirley-ren eragina izan dutela onartu dute gaur egungo pop izar handi gehientsuenek: besteak beste, Katy Perry, Lady Gaga, Florence Welch, Rina Sawayama edo Olivia Rodrigok.

Hizlariak: Shirley Manson, Johann Wald.

Musikaren industriak eta, bereziki, grabatutako musikaren industriak iraultza digitalera egokitu behar izan du, eta negozio-eredua aldatu. Konpainia asko desagertu egin ziren, eta beste batzuk sortu, paradigma berri horretara egokituta, parte-hartzaileen arteko oreka eta harremanak aldatuz eta erabiltzaile kopuru handietara iritsiz sorkuntza-industrietan inoiz ikusi gabeko garapen teknologikoen bitartez. Musikaren sektorea aldaketa horietara egokitzeko gai izan da, eta arreta erakartzeko eduki mota ezin hobea dela bihurtu dela esan daiteke. Enpresa teknologiko horiek inbertitzaileen arreta erakartzea lortu dute; inbertitzaile horiek, alde batetik, garapen horietan lagundu dute eta, bestetik, aukera berriak identifikatu dituzte.

Hizlariak: Turo Pekari, John Acquaviva, Gonzalo Pérez.

Hizlariak: Santi Sanus, Adriana García-Abril, Camila Peters, Álvaro Ybañez, Char-Lee Mito.

Iragana etorkizunaz josita dago. Gero eta musikari gazte gehiagok aldarrikatzen dituzte aberri-tradizioaren soinuak, flamenkoarekin hasi eta Galiziako folklorearekin bukatu, euren proposamen artistikoan konplexurik gabe txertatzeko diskurtso eraberritu eta eguneratu batekin. Paradigma berria ala joera hutsa? Ikasi al dugu, behingoz. lotsatzeari utzi eta geurea duguna balioesten? Kulturaz jabetzea, kapitalismo hutsa, globalizazioa? Rosalía eta C. Tangana izan al ziren bide-aitzindari beste askorentzat? Zer esango luke Camarón-ek honi guztiari buruz? Eta orain, sinbolo nazionalak hain higatuta daudelarik politikagintzaren eraginez, zer esango luke gorri-horiz janzten den Espainiak jotari bat galtzari-eustekoekin ikusiz gero?

Hizlariak: Tomás Crespo, Alan Queipo, Estefanía Serrano, Marta Salicrú, Queralt Lahoz.

Hizlariak: Ralph Simon, Joost Aanen.

Plataforma berriak, formatu berriak, ongi pasarazteko eta ongi pasatzeko modu berriak daude. Jende askok ez du aldaketa horietara egokitzen asmatu, eta komunikazioa eta entretenimendua etengabe bilakaera-prozesuan daudela esan beharrik ere ez dago. Horren adierazgarri da, esaterako, streaming-ak izan duen goraldi garrantzitsua, batik bat, Twicth plataforman edo horren antzekoetan, edo gero eta podcast gehiago sortzen eta entzuten direla. Mahai-inguru honetan hitz egingo duten pertsonek jende askorengana iristea eta jende askorekin komunikatzea lortzen dute, egunero, bakoitzak bere lurraldean, eta estilo eta kode desberdinak erabilita. Formatu eta plataforma hauek iritsi eta gure artean geratuko al dira? Edo berriak sortuko ote dira? Zer eginkizun betetzen dute ikus-entzuleek edukian? Zer eginkizun betetzen du telebista tradizionalak aldaketa horretan? Galdera horiei eta beste askori erantzungo diete adituek.

Hizlariak: Toni Mostazo, Andrea Gumes, Melo Moreno, Klauss Stronk.

Musikaren industriak erritmo bizian egiten du aurrera. Unean uneko eredu eta tresna disruptiboenak aztertuko ditugu.

Hizlariak: Luis Castilla, Álvaro Bourkaib, Jose Torrabadella, Eva Fernández.

BIME PRO Campus

BIME PRO Campus ikasleentzako ikastaro trinkoa da. Kultura-industrien inguruko kezkak dituzten entzuleei zuzenduta dago, batez ere, musikaren sektoreari buruzkoak, arlo guztietan: artistikoa, management, ekoizpena, kontratazioa, editoriala, legala, marketina, teknologia berriak eta abar. Gainera, erronka baten bidez hautatutako 32 ikaslek prestakuntza teoriko-praktikoko aparteko bi egun izan zituzten, programa teoriko eta praktikoaren barruan.

CAMPUS BEKARAKO 56 IZEN EMATEA

118 PARTE-HARTZAILE

% 75EK CAMPUSAK MUSIKA-MERKATUAN SARTZEN LAGUNTZEN DUELA IRIZTEN DU 

Startup Competition

BIME PRO Startup Competition-en 8. edizioan, musikaren industriako startup onenak saritu eta sustatu genituen berriro. Edizio honetan, berrikuntza gisa, BIME Bogota 2022ri eta South Summit Madrid-i Trade Mission saria emateaz gain, Larrosa Music Group saria ere jaso dute, Cristian Larrosarekin, konpainiako CEOarekin, mentoria pertsonalizatuko bi saiotan.

Era berean, 8 startup finalistek, amaierako pitcharen aurretik, banakako mentoring-programa bat izan zuten industriako hainbat profesionalekin.

STARTUP IRABAZLEA

Odisei

Odisei Musicen helburua musika munduko txoko guztietara helaraztea da, musikariei beren trebetasunak azkarrago eta errazago garatzen lagunduz.

LARROSA MUSIC GROUP SARIA

Break-Event

Zuzeneko musikaren profesionalei ziurgabetasuna murrizten eta kontzertuek izango duten arrakasta iragartzen laguntzen dien plataforma.

This is custom heading element

Musika, jaiak, krisia, drogak, bidaiak, talentua, sexua, hazkundea eta basakeria. Mala Rodríguez, espainierazko raparen erregina eztabaidaezina, mutur hauen artean mugitzen da flamenkoa eta hip hopa Sevillako kaleetan entzun zituenetik. Handik mundura egin zuen jauzia azkarra eta bizia izan zen: Madril, Europa, Kuba, Puerto Rico, Ameriketako Estatu Batuak, inork ez zion aurre egin nahi zuena egingo zuela jakin zuen artista bati.

Bere memorietan, auzotik espainierazko raparen Olinpora eraman zuen bidea idazten du, bere aurretik gizakiak baino ez zeuden mundu baten aurreiritzi guztiak pasatzean. Abenturazko eleberria dirudien ibilbide asaldatua, estudio klandestinoetatik hasi eta gaur egungo musiken Sari Nazionala jasotzera, kiroletako trenetan ibiltzera. Oraindik onena geratzen zaion bidea.

BIME CITY SON ESTRELLA GALICIA

Bi egunetan zehar, Europa eta Latinoamerikako etorkizun handieneko talentuek hiriko areto ikonikoenetako 7 eszenatoki hartu zituzten doako 40 kontzertu baino gehiagoren bidez, mugak gainditu eta hiribilduko publikoa bibrarazteko. Erakusleiho ezin hobea BIME PRO-ren profesionalentzat, eta, aldi berean, aperitibo gustagarria Bilboko ikusleentzat egun batzuk lehenago BIME LIVEn.

Kartel osoa

BIME PRO-ren inguruko iritziak

  • “BIME PRO-ra etortzea sinestezina da, horrelako jaialdiek eragiten baitute musikaren industria haztea.”. 

    Li Saumet

    Bomba Estéreo

  • “Niri beti gustatzen zait musikaz ulertzen duen jendeaz inguratuta egotea, eta hemen, elkar ulertzen dute.”. 

    Raphael

    Artista

  • “BIME-n denok gara berdinak, ez dago eskalafoirik. Industria denok egiten dugu: abeslariak, sustatzaileak, managerrak, komunikabideak… Denok egiten dugu honek funtziona dezan.”

    Mala Rodríguez

    Artista

  • “BIME-ra joan behar da jendea berriz agurtzeko, ingurune profesional batean, loturak ezartzeko. Filmatzen jarraitzeko eta aliantzak egiten jarraitzeko ezinbesteko hitzorduetako bat da.”

    Julián Saldarriaga

    Love of Lesbian