2.400 BERTARATU
BIME PRO HIGHLIGHTS 2018
BIME PRO ZENBATEKOTAN
+1.000 ENPRESA
250 JAIALDI
632 SPEEDMEETINGS
+40 STARTUPS
29 HERRIALDE
91 KONFERENTZIA
220 HIZLARI
Hitzaldi eta elkarrizketa aipagarriak
Hiriak dira musika-turismoaren eszenatokiak. Musika-jaialdiak pluralak dira, kalitatea dute, sormenezkoak dira, modernotasun-irudi bat dute, integratzaileak dira eta hiri-turismoa bultzatzen dute. Hori dela-eta, mahai honetan Espainian liderrak diren helmugetako kudeatzaileak izango ditugu, Bartzelonakoak, Madrilgoak edo Bilbokoak, helmuga horietako esperientziak aztertzeko eta hiriek fenomeno horren hazkuntza kudeatzeko dituzten erronkei buruz eztabaidatzeko.
Hizlariak: Joan Torrella | Jordi Puy | Juan María Aburto | Miguel Sanz
15 urte pasatu dira MySpace agertu zenetik, 14 Facebook agertu zenetik, 13 YouTube agertu zenetik, 12 Twitter agertu zenetik eta 8 Instagram agertu zenetik. Denbora horretan musika-kazetaritza hobetu da? Sareek prentsako izarrak akabatu dituzte edo indartu egin dituzte? Mundu digitalaren “horizontaltasunak” gaur egun dugun musikaren ikuspegia aberasten lagundu du ala lausotu egin du? Mikroblogger bihurtu gara denak? ”Herritarren musika-kazetaritza” bat existitzen da?
Hizlariak: Eva F Cortés | María Ballesteros | Marta Pallarés | Rafael Cervera
John Lack ekintzaile nekaezina da, eta bere lan-ibilbidean zehar, aisialdiaren industria ulertzeko modua goitik behera aldatu duten telebista-kateak kaleratu ditu, adibidez Nickelodeon, baina batez ere, MTV. Kanal hori gai izan zen lehen aldiz musika-edukia industrializatzeko eta merkatuaren erreferentetako bat bihurtzeko. Non daude gaur egungo eta etorkizuneko musika-industriaren erronkak kontsumoaren eraldaketa digitalarekin? Zein joerek markatuko dute etorkizuneko musika-industria? Zein erronkei egin behar diete aurre artistek hiperkonektatutako merkatu berri honetan? Zein dira negozio-eredu berriak? Gai horiek eta beste asko azalduko dira “A conversation with…John Lack“ ekitaldian”
Hizlariak: John Lack | Muki Kulhan
Jaume de Laiguana azken urteetako argazkilaririk ezagutuenetako bat da, proiektu desberdinak lantzeko duen sormen eta originalitatea dela eta. Honetaz gain nazioarte mailan eragin handia izan duten bideoklipak egin ditu, Shakira eta Alejandro Sanz-ekin egin du lan besteak beste. Bere lanik nabarienak errepasatuko ditugu eta bere ibilbide profesionalaren bilakaera nolakoa izan den lehen pertsonan kontatuko digu.
Hizlariak: Jaume de Laiguana | Oscar García Blesa
Keychange eta bezalako programekin eta #metoo bezalako mugimenduekin, azken urtean genero-berdintasunean egin den aurrerapenarekin, zer egin dezakegu elkarrizketa koordinatu eta barneratzaile gisa? Nola jarrai dezakezu aurrerapen horrekin ikuspegi berriekin eta lan-kulturaren bidez?
Hizlariak: Ainara González Marañón | Charlie Wall-Andrews | Vanessa Reed | Weining Hung
Musika kontsumitzeko modu berriek lausotu egiten dute orain arteko ereduaren etorkizuna. Publiko berriak erakartzeko estrategiak etengabe berritzen dira. Zer nahi du gaur egungo publikoak? Nola iristen dira edukietara? Eragin dezakegu oraindik gure erabakietan? Zein da arrakasta dute taldeen amua?
Hizlariak: Carla Mir | Ivone Lesan | Marcela San Martín | Marcos Rivas
Turismoaren pisua nabarmena da Londres, Bartzelona eta Donostia bezalako hirietan. Mundu guztiko bisitariak ibiltzen dira kaleetan, museoak bisitatzen dituzte eta dendetara eta jatetxeetara joaten dira. Nola eragiten die egunerokoak kontzertu-aretoei? Zein dira kontzertu-aretoen erronka nagusiak ingurune horietan? Panel honetan zalantza horiek eta turismoak zuzeneko musikaren ekosisteman duen eraginari buruzko beste batzuk ebazten saiatuko gara.
Hizlariak: Álex López Allende | Arkaitz Villar | Naiara Lasa | Raimund Reintjes
Amsterdam, Berlin, Austin, Melbourne, Granada edo Bilbo dira musika-programa handi baten aldeko apustua egiten duten hiriak. Musika erreferente bat da hiri horietako kultura-eskaintzan eta, horietako askotan, eszenatoki, zirkuitua edo kultura-industriak bultzatzen dituen motor bihurtu da. Nola funtzionatzen dute eta zein ezaugarri bete behar dituzte hiri horiek? Zein da tokiko administrazioen papera? Zein da kontzertu-aretoen papera?
Lehen eskutik ezagutuko dugu hiri horien zenbait errealitate.
Hizlariak: Adrián Medrano | Iñaki Otalora | Katja Hermes | Silvia M. Ferri
Zuzeneko musikarekin lotutako turismoaren hazkuntza eta, zehazki musika-jaialdiena, begi-bistakoa da. Munduko turismo-merkatuan dinamismo handiena duen segmentuetako bat da. Zentzu horretan, eta lehen mahai honetan, adituekin hausnartuko dugu musika-turismoaren uneko egoerari buruz eta zuzeneko musikak turismoaren garapenari eskaintzen dizkion abaguneei buruz.
Hizlariak: Harkaitz Millán | Iñaki Gaztelumendi | Juan Daniel Núñez | Katja Hermes
BIME PROren aurtengo edizioan, atseginez aurkezten dizuegu Taiwango musika-merkatuari buruzko panela. Herrialdeko musika-sektoreko jokalari nagusienekin hitz egin dugu beren merkatuko abaguneei, indarguneei eta etorkizuneko asmoei buruz.
Hizlariak: Charlie Wall-Andrews | Hsiao-Tzu Lee | Jimi Moe | Weining Hung
Startup Competition
Berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gunea da: teknologia berriak, aplikazioak, bideo-jokoak eta musika eta kultura eta sormen arloko industrietako azken berrikuntza teknologikoak eta kontzeptualak.Inbertsoreen parte hartze handiari esker, PRO Start Up! Estatuko punta-puntako ekitaldietakoa da gaur egun. Topaketa funtsezkoa da sormen, musika eta digital arloko industrietako start upak sustatzeko.









STARTUP IRABAZLEA
Acqustic, Esteve Lombartek sortutako Startup bat da, online plataforma bat garatu du gertu dauden musikariekin kontzertuak ospatzeko.
BIME CITY-KO TALDE NABARMENAK
Bi egunez Europa eta Latinoamerikako etorkizun oparoko talentuak Bilboko 7 aretorik ikonikoenetako agertokietan izango dira eta 40 kontzertu eskainiko dituzte mugak gainditu eta bertako jendea dantzan jartzeko. BIME PROko profesionalentzat erakusleiho bikaina eta bilbotar ikus-entzuleentzat ahogozagarria.

Apnea

MUEVELOREINA

POPPY AJUDHA

TRENDING TROPICS

ALTIN GUN
INTERNATIONAL VIDEOCLIP CHALLENGE
Hitza ematen duen plataforma eta musika-taldeetara, zuzendariengana eta bideoklip bat sortu duten errealizadoreengana proiekzioa. Aitortzeko eta ikus-entzunezko profesionalen lan ona saritzeko ekimena, hiru kategoriak osatuta: Bideoklip Hobea, Talentu Berriak eta Publikoaren Saria.
Seigarren edizioan bost herri desberdineko 1000 bideoklip baino gehiago bildu zituen.

BIDEOKLIP HOBEA IRABAZLEA (EX AEQUO)
Taldea: Rufus T Firefly Taldea: Brisa Fenoy
Abestia: Magnolia Abestia: Jericó
Zuzendaria: Daniel Moreno Zuz.: I.Iturria & Manfre
Herrialde: España Herrialde: España

TALENTU BERRIA IRABAZLEA
Taldea: The Black Suns
Abestia: There is not Tomorrow
Zuzendaria: Raúl Navarro Rodriguez
Herrialde: España

PUBLIKOAREN SARIA IRABAZLEA
Taldea: Gamadeos
Abestia: Suspirar
Zuzendaria: Kibsaim Meza
Herrialde: México