Live

Bime Pro 2018

Bilboko hiria Bizkaia probintziaren hiriburua da, eta Euskal Herriko hiririk jendeztatuena. Mendi berdeez inguraturik baina itsasotik gertu, iparraldeko muin komertzial eta ekonomiko garrantzitsuenetako bat da.

Itsasoa

Kantauri Itsasoaren olatuak, paregabeko paisai geolokikoekin eta itsalabarrekin bat egiten dira ilunabarretan. Mundu guztiko igerilari, surflari eta beste arrisku-kiroleen maitaleek, beste tokietan bizi ezin dituzten esperientziez gozatzen dute hemen.

Mendiak

Mendiak hiri eta herri guztien inguruetan daude: bisitari guztiek maitatzen duten paisaia. Mendizaleen eta naturaren maitaleen ametsa, paregabeko paisai batez gozatzeko aukera da.

Gastronomia

Euskal gastronomia mundu osoan izan duen ospea ulertzeko, hiru hitz erabiliko ditugu: Aniztasuna, oparotasuna eta bikaintasuna. Nazioarteko Michelin izarren propoziorik altuena Euskadin dago: 28 izar, 10 euskal jatetxeen artean. Hauetako batzuk, munduko hoberenen artean daude. Tabernek ere gosea asetzeko modu bat eskaintzen dute: pintxoak euskal sukaldaritzaren lagin modura.

Museoak eta erakusketak

Adimena baita ere asetzeko, Bilbon kokatzen da Euskal Herriaren ikurrarik ospetsuena: Guggenheim Museoa. Frank Gehry nazioarteko arkiteko famatuak diseinatu zuen, eta Bilboren aldaketarako gakoa izan da. Hiri industrial batetik, aisi eta zerbitzuetan fokuratzen den herri baten bihurtu da.

Beste puntu interesgarri bat Getaria da, bertan modaren legendari dedikatutako museoa bait dago: Cristóbal Balenciaga-ren museoa. Ordu bat baino gutxiagoko ibilbide batera, Gasteiz dago, eta bertan Artium Museoa  (Arte Garaikideko Euskal Museoa).

Dendak

Alde Zaharraren komertzial tradizioa XXVI. mendean hasi zen. Bilbon kokatutako merkatariak bertaraino hurbiltzen ziren, urrunetik (Brujas edo Burdeos-etik, adibidez) ekarritako merkantziak jasotzeko. Bere izena tokiaren esentzia gordetzen du: “Zazpi Kaleak”. Auzoa osatzen zuten kaleak zazpi bait ziren, eta bakoitzak bertan garatzen zen ogibidearen izena hartu zuen.

Gaur egun, Bilboko Alde Zaharra, Europako kanpoaldeko merkatal zentrurik garrantzitsuenetariko bat da: 800 denda baino gehiago eta 200 ostalaritza kokapenak, kultur-zentroekin nahasten dira (museo eta liburutegiak). Gainera, bertan Europako estalitako merkaturik handiena dago. Guzti hau oinezkoentzako ingurune batean, aisiladia ustiatzeko.

Arkitektura

Bilboren alderik berriena, hirigintzaren eta arkitekturaren goraipamen bat da. Gaur egun, Frank Gehry, César Pelli, Arata Isozaki, Norman Foster edo Philippe Starck-en pareko nazioarteko arkitekturaren pertsonai ospetsuei esker, Bilboko hiria aire zabaleko museo bat da.

Hiriaren txokoetan, estilo desberdinetako eraikinak nahasten dira, tankera industrial eta dotoreak konbinatuz. Adibidez, Azkuna Zentroa, Erribera Merkatua (oraintsu berriztatuta), San Mames estadio berria (2015-ean munduko kirol-eraikinik hoberena aukeratuta), Bilbo Arena, Arriaga Antzokia edo Euskalduna Jauregia, beste askoren artean.