Live

LATINOAMERIKAKO ORDEZKARIEN SAREA

Info atalera bueltatu

Gure nazioartekotze-bultzadaz baliatuz, BIME PRO-k Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru eta Venezuelatik etorritako Latinoamerikako Ordezkarien Sarea sortu du. Industriako profesional-talde bat: kazetariak, kultura-kudeatzaileak, managerrak, sustatzaileak… Atlantiko-ko bi ardatzen arteko zubia izango dira, eta musikaren sektorerako negozio-aukera berriak sustatuko dituzte.

MEXIKO (Iparralde)
Ulises Sanher
CEO Tres Vinyl

Kultura-kudeatzailea, sustatzailea, argitalpenen zuzendaria da Music Beyond Music enpresan, eta hizlari izan da honako musika-merkatu hauetan: Canadian Music Week, Circulart, FIMPRO, MUPA, BIME, Río Music Buzz, FME eta Valentziako Unibertsitateko musika-kudeaketari buruzko Master Classean; Asociación Latinoamericana de Managers Musicales elkarteko kide eta Mexikoko lurralde-aholkularia ere bada (2016-2018).

VENEZUELA
Otto Ballaben-Araneo
Arepa Music

UpssShot-en sortzailea, Paix Fest jaialdiko programatzaile eta sortzaileetako bat, Semillas Naranja programaren sortzaileetako bat, Arepa Music enpresako CEOa eta CRM Contact Music Industry-ko sortzailea da. Kultura-arloko programatzaile, hizlari, erosle eta moderatzaile izan da musikako 20 merkatutan baino gehiagotan: Womex, Fimpro, Mica, Fimven, Bomm, Circulart, BIME edo Grammys. Eta ADIMI, Grammys edo MMF LATAM elkarteetako kide da.

PERU
Pepita García
Cernícalo Producciones

Cernícalo Producciones elkartea sortu zuen Peruko eta mundu osoko herri-musika, musika tradizionala eta etnikoa sustatzeko. Siete Mares jaialdiaren (2012-2014) kontzeptu-sortzaile, zuzendari eta ekoizle izan da, Peruko artistak bultzatzeko eta musika-proposamen garaikideak ezagutarazteko asmoz. ADIMI eta ASOCIACIÓN DE MANAGERS LATINOAMERICANOS kultura-sareetan parte hartzen du.

TXILE
Claudia Pereira
Claudia Pereira Production

Desarrolladora artística, manager, booker y curadora internacional. Fundadora de la Agencia FUEGO, dedicada al desarrollo de artistas mediante la circulación internacional, como también de proyectos de Industria musical, generando alianzas y redes entre Europa, Canadá y América latina. Es directora internacional de MUSAP, organización que visibiliza a las músicas chilenas, además de ser curadora del pabellón de Industria musical del CHEC, encuentro organizado por la Secretaría de Economía Creativa del Ministerio de las Artes y el Patrimonio de Chile.

KOLONBIA
Alejandra Gomez
Biche

Egoitza Bogotán duen Biche musika-produkzioko enpresaren sortzaile eta zuzendaria da, eta nazioarteko biren sorkuntzarekin eta gauzatzearekin lotutako produkzio-lanak, ekitaldien kudeaketa eta plangintza estrategikoak egiten ditu musika alternatibo latinoaren arloan. Aldez aurretik Polen Records zigiluarekin lan egin izan du, eta zortzi urte baino gehiagoko esperientzia du taldeen kontratazioan eta kudeaketan; musika esperimentalaren eta abangoardiako musikaren garapenean eta nazioartekotzean espezializatuta dago. MMF LATAMeko kide da, eta Todopoderosa kolektibo transfeministaren sortzaileetako bat.

ARGENTINA
Eduardo Sempé
Rock y Reggae Producciones

Promotor y Manager argentino, emprendedor, gestor cultural, creador y productor de diferentes proyectos musicales, como ciclos, giras, fiestas (Fiestas Clandestinas, D-Lirante, Magica, Mojito Fest) y Festivales (B.A. Rock, Zona Rock, Buenos Aires Roots entre otros). Cofundador y Ex Presidente de la Asociación Latinoamericana de Managers Musicales, Directivo ACMMA. Director de Rock y Reggae Producciones (Administración de venues, Agencia de Management, Sello discográfico, Promotora de conciertos y giras) y actualmente desarrollando el proyecto Pica Pica, agencia de Booking internacional enfocada en Iberoamérica.

BRASIL
Felipe França Gonzalez
Difusa Fronteira

Difusa Fronteira – Núcleo de Integración Cultural Brasil América Latina delakoaren zuzendaria eta sortzailea. 2006az geroztik, musika, antzerkia, dantza, tailerrak eta talde artistiko latinoen esku-hartze urbanoak egiten ditu Brasilgo lurretan eta talde brasildarrak Latinoamerikako beste herrialde batzuetan. Francisco el Hombre bezalako banden managerra, Felipe Beleia bandaren bookingaren arduraduna da, Mucho! Jaialdiko zuzendaria eta Fest Contrapedaleko kuratorea (biak São Paulon). Gainera, Arueira Expresiones Brasileñas ekoiztetxeko kidea da.

MÉXICO (D.F.)
Lalo Rojas
Caballeros

Lalo Rojas Caballeros-en sortzailea da. Mexiko Hirian du egoitza Caballerosek, eta musikara bideratutako proiektuen garapen integralean aritzen da. Garapen hori lau adarretan banatzen da: Management, booking, prentsa, merch salmenta eta showen sustatzailea.