Live

BIME PRO

BIME 2013an jaio zen musikaren etorkizunari begira eta Amerikari besoak zabalduz. Gaur egun 30 herrialde baino gehiagoko edozein profiletako profesionalen topagunea da, eta musikako arlo guztietatik etortzeaz gain, kultura eta sormen arloko gainerako industrietatik ere etortzen dira. Kontinenteak uztartzeko gunea, negozioak egitekoa, ezagutzak partekatzekoa eta musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako azken berrikuntzak ezagutzekoa.

BIME PROk programa orokor bat du eta sormen arloko industrietako profesionalen hitzaldiak izaten dira; era berean, hainbat jarduera berezi ere egiten dira eta horien artean nabarmentzen dira:

  • BIME PRO Fests: jaialdiei buruzko biltzarra,
  • BIME PRO Start Up!:gazte ekintzaileei zuzendutako start upen topaketa
  • BIME PRO Campus: prestakuntza-zikloa

+2.000
profesional

+1.000
enpresa

+600
speed-meeting

+220
hizlari

BIME CITY

Europa eta Latinoamerikako etorkizun oparoko talentuak Bilboko aretorik ikonikoenetako batzuetako agertokietan izango dira bi egunez mugak gainditu eta bertako jendea dantzan jartzeko. Etorkizuneko jaialditako kartel buruentzako erakusleiho aparta, doako emanaldiak izaten dira.

10
areto

50
artista

11
herrialde

5.500
bertaratutako

BIME LIVE

BIME Livek 2 gautan gaur egungo musikako artistarik garrantzitsuenei egingo die harrera, baita tokiko eta nazioarteko agertokietako etorkizuneko promesei ere; Europako indoor jaialdirik handienetakoa da eta nazioko eta nazioarteko publikoarekin.

Bere agertokietatik artista handi ugari pasa da, hala nola Imagine Dragons, Crystal Fighters, The National, PJ Harvey, Suede, Aphex Twin, Mogwai, Nina Kraviz, La Roux, Jon Hopkins, Slowdive, The Chemical Brothers, Moderat edo Four Tet.

2
egun

29
artista

23.700
bertaratutako