Live

KONTRATAZIOKO BALDINTZA OROKORRAK

AZKENENGO EGUNERATZEA: 2019KO MARTXOAK 22

 

Gure sarreraren bat izateak, baldintza hauek onartzen direla esan nahiko du:

  • Sarrerek segurtasun-sistema desberdinak dituzte. Sarrera osorik eta baldintza onetan egotearen mende dago, sarrera hori onartzea. Konpondutako, apurtutako edo faltsifikatu den susmoarekiko sarreren kasuan, daramanari sarrera galarazteko baimena izango du antolakuntzak. Antolakuntzak ez du sarreren egiazkotasuna bermatzen, salmenta-puntu ofizialetan erosi ez bada. Ezin da sarrera hau berriz saldu.
  • Sarrera honek eramaileari lizentzia ematen dio ekitaldira joateko eta behin sartzeko. Gunetik irtenez gero, berriro sartzeko eskubidea galtzen da, antolakuntzak aurkakoa xedatzen ez duen kasuetan izan ezik. Antolakuntzaren esku geratzen da ekitaldia hasi ondoren sartzen uzteko baimena.
  • Sarrera erosi ondoren, ez da aldatuko eta ez da zenbatekoa itzuliko, ekitaldia bertan behera geratzen ez bada. Ekitaldia bertan behera geratuko balitz erabat, sarreraren zenbateko osoa itzultzeko hitza ematen du antolakuntzak. Sarrera honen zenbatekoari banaketa-bideek gehitzen dien banaketa-gastua ez du itzuliko antolakuntzak, kopuru hori ez baitu antolakuntzak jasotzen eta sarrera erosten den unean bertan eskaintzen baita prestazio hori. Jaialdia bertan behera geratuz gero, jaialdiaren aurreikusitako datatik hasi eta hamabost eguneko epean itzuliko du zenbatekoa antolakuntzak. Programaren %70 ospatu bada, ez da inolako itzulketarik egingo. Baldintza klimatologiko txarren eta ordutegi aldaketen ondorioz ez da sarreraren zenbatekoa itzuliko.
  • Antolakuntzak beretzat gordetzen du programaren edukia eta ordena aldatzeko eskubidea.
  • Sarreraren eramaileak antolakuntzari baimena ematen dio Legearen araberako azterketa edo erregistroak egiteko berari eta berak daramazkien gauzei, segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Onartzeko eskubidea gordetzen du, sarrera hau osorik eta baldintza onetan baldin badu eta eramaileak onartzen baditu eta errespetatzen baditu antolakuntzaren eta gunearen arauak, eta segurtasun-arrazoi orokorrengatik eska daitekeen baldintza oro.
  • Onartzeko eskubidea gordeta duenez ekitaldiaren antolatzaileak, eramaileari bertan sartzeko eskubidea uka dakioke edo gunetik bota egin dezake antolakuntzako langileen adierazpenak betetzen ez baditu, baita eramailearentzat berarentzat edo besteentzat arriskutsua edo asaldagarria izan daitekeela ikusten bada eta kezka hori arrazoituta badago, edo itxuraz intoxikazio egoeran badago edo egon badaiteke. Horrelako kasu guztietan eramailea izango da bere ekintzen eta omisioen arduradun bakarra, hirugarrenei edo materialei kalteak eginez gero.
  • Iruzur egiteko saiakera guztiak, indarrez sartzekoak edota antolakuntzari zuzenean edo zeharka jabetza pribatuan sortutako kalte guztiak direla eta, kalte horiek eragin dituztenen aurka egoki iritzitako legezko neurri zibilak eta zigortzaileak har ditzake antolakuntzak.
  • Ekitaldiaren ondoriozko irudien eta jabetza intelektualaren eskubide guztiak gordeta daude. Eramaileak ezingo ditu ekitaldiko soinuak edota irudiak grabatu eta erreproduzitu antolakuntzaren idatzizko baimenik gabe; ezta bertaratuen soinuak eta irudiak ere. Hori dela eta, ezin da argazki-kamerarik, bideorik edota grabatzeko edozein motako tresnarik sartu gunean, ezta antolakuntzaren iritziz arriskutsua izan daitekeen beste edozein objektu ere (piroteknia, armak, botilak, kristalezko gauzak, laser-erakusleak, etab.).
  • Sarrera hau edukitzeak ez dio eramaileari edo hirugarrenei baimenik ematen sarrera bera edo bere edukia sarreraren eramailearekin edo hirugarrenekin zerikusia duten publizitate, marketin edo sustapen xedeekin erabiltzeko (zozketak, opariak edo lehiaketak barne). Puntu hau betetzen ez bada, iragarleak edota baimendu gabeko erabiltzaileak zehapen bat ordaindu beharko du, eta zehapen horren zenbatekoa hau izango da: sarreraren atzeko aldean dagoen ekitaldiko sarrerarik garestienaren zenbatekoa bider mila. Kalte orokorrengatik ondoren egin daitezkeen erreklamazioei kalterik egin gabe. Era berean, honek berekin duen lizentzia ezeztatu egingo da.
  • Eramaileak arrisku-egoera sortuko du grabatzeko, finkatzeko edota soinua edo irudia erreproduzitzeko tresnak badaramatza, bota eta mina eman dezaketen objektuak badaramatza (latak, botilak, etab.) edo agertokira igotzen bada edota jendearen gainera salto egiten badu, baita artistak berak gonbidatuta eginda ere, edo antolakuntzarentzako mugatutako guneetara sartzen bada; bere ekintza eta omisio guztien arduraduna bera izango da, baita hirugarrenei edo gauzei kalteak eginez gero ere.
  • Sarrera honen eramaileak bere gain hartzen ditu ekitaldiaren ondorioz edota sartzean, irauten duen bitartean eta irteeran egon daitezkeen pilaketen ondorioz egon daitezkeen arrisku guztiak.
  • Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoakxedatutakoaren arabera, jakinarazten zaizu zu ekitaldi honetara etortzeak esan nahi duela baimena ematen duzula zure irudiak hartu, erreproduzitu, banatu eta argitaratzeko, baita publizitate-xedeekin eta edozein bitartekoren bidez ere, bitarteko elektronikoak barne. Partaideek beren irudiaren eskubideak lagatzen dituzte ekitaldi honetara etortzeari dagokionez, edozein euskarritan ikus-entzunezko material oro egiteko (bitarteko elektronikoak barne) eta erreprodukzio teknikoko edo irudia eta soinua ustiatzeko prozedura ororen bidez erabiltzeko. Lagapen hau doan egin da eta denbora eta lurralde mailako mugarik gabe.
  • Sarreren ordez eskumuturrekoak emanez gero, eskumuturreko hori izango da hartutako eskubidea ziurtatzen duen elementua. Eskumuturrekoa galduz gero, onarpen-eskubidea galduko da. Hori dela eta:
    • Iristen zarenean zure sarrera trukatu eta eskumuturrekoa hartu behar duzu.
    • Zaindu eskumuturreko hori, ongi mantendu dadin, izan ere ez dira kaltetutakoak edo apurtutakoak onartuko.
    • Inondik eta inora ere ez saiatu eskumuturrekoa kentzen jaialdiak irauten duen bitartean, apurtu egingo bailitzateke eta gunean sartzeko eskubiderik gabe geratuko zinateke. Zure eskumuturrekoa soinean eta baldintza onetan eduki gunetik irtetean, berriro sartzeko beharko baituzu.
  • Ordaintzekocashlesssistemaren bat erabiliz gero eskumuturrekoari lotuta, eskumuturreko horren datu eta informazio guztiak gorde behar dituzu, dagokionean itzuli beharreko kopuruak direla eta.
  • Baldintzetakoren bat betetzen ez bada, antolakuntzak eramaileari sarrera galarazteko eskubidea izango du, eskumuturrekoa kenduko dio eta legezko neurriak hasteko eskubidea izango du antolakuntzak.
  • Erreklamazioak egiteko, ezinbestekoa izango da erreklamazioarekin batera sarrera hau ere aurkeztea.
  • Ekitaldiaren antolatzaileak, ekitaldi horren tipologia edota berezitasuna kontuan izan eta aurreko baldintzetako edozein kendu edo aldatu dezake eta egoki iritzitako bideak erabiliz emango die horren berri bertaratuei.